11:00. Meza. 13:00. Erakustaldia probalekuan. - Joxe Barriolaren idi parea (5 urte, 1200 kiloko harriarekin) eta Itxaso Arrutiren idi parea (4 urte, 1200 kiloko harriarekin). 20 minutuko saioak egingo dituzte. 14:00. Bazkaria Sarasola sagardotegian, trikitilari eta Jesus Mari Irazu eta Agin Laburu bertsolariekin. Bazkarirako izen ematea, maiatzaren 13a baino lehen, 943 69 19 07 (goizez) edo 943 69 68 96 (arratsaldez). 28 euro ordaindu beharko da.
06:00. Erniopeko Zortzi Herrien Arteko Mendi Ibilaldi luzearen hasiera (Asteasutik). 08:00. Erniopeko Zortzi Herrien Arteko Mendi Ibilaldi motzaren hasiera (Asteasutik). 11:00. Euskal Olinpiada irekiak (Aduna, Alkiza eta Larraul) 12:00-17:00. Erniopeko ibilaldiaren pasaera Larrauldik.
Erniopeko zortzi herrien arteko X. Mendi ibilaldia. Asteasu, Alkiza, Larraul, Hernialde, Albiztur eta Bidania-Goiatz. Ibilbide luzea: 11 ordu eta 48 kilometroko Ibilbide motza: 5 ordu eta 26,5 kilometro. Irteera: 06:00etan / 08:00etan. Izen ematean 10 euro ordaindu behar da. Egunean bertan frontoian edo www.erniozaleak.org.
2016ko Bedaioko Mendi Martxak bi ibilbide izango ditu: luzea eta motza. Luzea: XIV Orduetan parte hartuko duten mendizaleei begira 31,6kilometrotakoa izango da. Artubi (1262m) Tolosako mendi gailurrena ibilbideko puntu altuena izanik, eta orotara 1800 metroko desnibel positiboa izango du. Mendia, basoa eta mendi pistak ditu ibilbide nagusiak. 07:30ean hasiko da. 5 kontrol gune izango ditu: Larrondo 1-Larrondo2,-Zarate-Jazkugaina-Bedaio.Motza: Familietan pentsaturik, mendian ibiltzeko ohitura duten haurrak (8 urtetik gora) 16 kilometroko ibilbidea igaroko dute beti ere nagusi bat lagun dutelarik. 08:00etan hasiko da. 3 kontrol gune izango ditu: Zarate-Jazkugaina-Bedaio. Izen ematea: apirilak 22tik maiatzak 12ra, mendimartxa@bedaio.com helbide elektronikora idatziz.10 euro ordaindu beharko da. (14 urtetik behera doan). Antolatzailea: Bedaioko Artubi kultur elkartea.
10:00. Meza11:45. Pilota partidak eskuz binaka.13:15. Aizkoran Atutxa eta Otaegi, Irazu eta Alkizaleteren aurka.14:00. Bazkaria Iriarte jatetxean bertsolari eta trikitilariekin.
Hamaiketakoa Herriko Ostatuan. Herriko aguazila izan den Jose Manuelek erretiroa hartu du eta egin duen lana eskertuko diote bertan.
10:30. Meza nagusia. 13:00. Erromeria, Loidisaletxe eta Larrañaga bertsolari eta Kupela taldearekin. 14:00. Bazkaria, Uxo Toki elkartean, bertsolari eta trikitilariekin. 20:30. Uxo Toki elkartean afaria, Kupela taldearekin.
11:15. Meza erretirodunentzat, San Martin ermitan. Ondoren. Erretirodunentzat hamaiketakoa San Martinen bertan. Autobusa jarriko da herriko plazatik San Martinera igotzeko, 10:45 aldera. Jaitsi, berriz, 13:30ak aldera. Joatekoa denak izena eman behar du maiatzaren 11a baino lehen udaletxean, eta autobusez igoko den edo ez zehaztu beharko du.
12:00. Meza Santa Katalina elizan.14:00. Bazkaria Kontzeju tabernan. Egunean zehar Arruti eta Beloki trikitilariek lagunduko dute giroa alaitzen.
12:00. Herri kirolak. Aizkolariak (Arria V eta Iker Bizente). Motozerra erakustaldia: Luis Erasoren eskutik figura ikusgarriak. 14:30. Herri bazkaria. Ondoren Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolarien emanaldia. 18:00. "Gorriti eta bere animaliak". 19:30. Erromeria Loatzo Musika Eskolako trikitilarien eskutik.
Bidaniako Kontzeju tabernan bazkaria izango da eta Goiazko Dendale jatetxean afaria. Izen ematea maiatzaren 11ren aurrretik egin beharko da, bazkarirako Kontzejun (943681003) edo afarirako Dendale jatetxean (943681009). 12:00. Meza Bidanian. 14:00. Bazkaria Bidaniako Kontzeju tabernan. 21:00. Afaria Goiazko Dendale jatetxean.
12:30. Meza San Juan elizan. Ondoren. Bazkaria, herriko tabernan. Maitzaren 13a baino lehen eman beharko da izena 943 67 43 66 udaletxeko telefono zenbakira deituta. Udalak ordainduko du erretiro eta pentsiodunen bazkariaren kostu erdia.
Frantziako zirku bikaina, familia osoarentzat. Animaliarik gabekoa eta ordu eta erdiko ikuskizuna. Sarrera guztientzat: 7 euro.
Udaberriko kultur ekitaldien barruan. San Isidro eguna ospatuko dute. 12:45. Eliz bidea plazatik, santua lagun dutela 13:00. Meza San Martin parrokian. 14:00. Bazkaria udaletxean, eta ondoren, trikiti doinuak.
Alkizako Udalak bazkaria antolatu du. Beharrezko izango da: Alkizan erroldatuta egotea, baserri bezala ezagutzen diren etxeetan bizitzea (bakoitzetik bi pertsona etorri daitezke). Beste edonork joan nahi izanez gero guztia ordainduta etorri ahal joan ahal izango du. Baserritarrentzat prezioa: 15 euro Guztia ordaindu behar duenak 27 euro Izena maiatzaren 12a baino lehen eman beharko da.
Frantziako zirku bikaina, familia osoarentzat. Animaliarik gabekoa eta ordu eta erdiko ikuskizuna. Sarrera guztientzat: 7 euro.
Maiatza Iraultzailearen barruan, Maialen Apezetxea eta Mikel Ozaitaren eskutik izango da liburuaren aurkezpena. Ibarrako Gazte Asanbladak antolatuta.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Madrilen, Eibarren eta Donostian formakuntza jaso duen margolari euskalduna da Teresa Vildosola. Izaera gogorra eta trazu segurua duten pinturak aurkezten ditu, neoinpresionismoa nahiz abstraktu estiloa islatzen dutenak. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata
Ibilbide luze eta aberatsa duten hiru margolariren erakusketa kolektiboa. Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Maura. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata.
Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak zazpi eguneko egonaldia antolatu du uztailaren 1etik 7ra, Astitzko aterpetxean. aktibitate ezberdinez gozatzeko aukera izango dute: tirolina, piraguismoa... Egonaldiaren prezioa 200 eurokoa da. Informazio gehiago, 943 69 39 30 telefonoan.
Musika lagun, gerturatzen diren herritarrei, tea, datilak, esnea,... banatuko dizkiete, Saharar Kolektiboaren eskutik izango da.
Etiopia Utopia fundazioak antolatu du. Nuria Faig da argazkilaria. Tigrey lurralderako diru bilketa lortzeari begira estatuan zehar zabaltzen ari den argazki bilduma hau lehen aldia da Euskal Herrian erakusten dutena.