Ikasmina Herriz Herri ekimeneko bulego ibiltariaren helburua Tolosaldeako herritarren artean ikasmina sustatzea da. Horretarako euren prestakuntza beharrak identifikatzeaz gain, eskualdeko prestakuntza eskaintzaren berri emango zaie herriz-herri, eta dituzten kezka, zalantza eta iradokizunei erantzungo zaie.
Maiatzean Kulturaren barruan izango da, Pantzart taldearen eskutik.
17:30. Gimnasia erritmikoko ikasleen emanaldia.18:30. Literatur Lehiaketako sari banaketa, udal liburutegian.
Alegiako Udalaren Udaberriko egitarauaren barruan, argazkilaritza ikastaroa izango da. Alegiako Argazkizaleen Taldeak antolatuta.
Iosu Jauregik eskainiko du udaletxeko balio anitzeko gelan.
Manuel Larramendi Kultur Bazkunak Marijuli Azkue Arrastoa asteasuarra ohorezko lehendakari izendatuko du. Orain urtebete Biltzar Nagusian izendatu izanaren agiria eta ohorezko lehendakariaren ikur edo oroigarria emateko ekitaldia izango da. Bertan, Asteasuko Txistulari Taldea, Juan Tapia, Lorratzak taldea, Imanol eta Jon Ubeda eta Mujika-Dumaldarren laukotea ariko dira. Musikaz gain, Aitor Amutxastegik egin duen 25 minutuko bideoa ikusi ahal izango da.
Maiatza Gorriaren barruan izango da hitzaldia.
El cobre de los vascos,filma (Meatze espeleologia, Felix Ugarte elkartea). Ondarreko zuloa, filma (Espeleologia Aranzadi)
Urtean 32.000 milioi dolar mugitzen dituen negozio bat pausoz pauso nola muntatu erakusten duen dokumentala. Sarrera: 3 euro.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Madrilen, Eibarren eta Donostian formakuntza jaso duen margolari euskalduna da Teresa Vildosola. Izaera gogorra eta trazu segurua duten pinturak aurkezten ditu, neoinpresionismoa nahiz abstraktu estiloa islatzen dutenak. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata
Ibilbide luze eta aberatsa duten hiru margolariren erakusketa kolektiboa. Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Maura. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata.
Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.
Etiopia Utopia fundazioak antolatu du. Nuria Faig da argazkilaria. Tigrey lurralderako diru bilketa lortzeari begira estatuan zehar zabaltzen ari den argazki bilduma hau lehen aldia da Euskal Herrian erakusten dutena.
Espeleologia argazkien erakusketa eta Espeleofoto-ren proiekzioa.