10:00etan eta 17:00etan, eskolako ikasleen musika eta antzerki emanaldia.
Otaño eskolako parke berriaren inaugurazio ekitaldia eta Chertat ipuin kontaketa saioa arabiarrez eta euskaraz.
3-6 urte bitarteko haurrentzat eta euren gurasoentzat da. Kontalaria Miriam Mendoza:ekintza honen bidez umeei zein gurasoei kalitate handiko liburuak ezagutarazteaz gain, irudi-liburuen erabilpena sustatu nahi da.
«40 urte nahikoak dira» eta «Maroko, Mendebaldeko Saharatik at» lelopean egingo da elkarretaratzea, Maiatza Borrokaren barruan.
Arrainen Migrazioaren Nazioarteko Eguna dela eta, aingiren nahiz bestelako espezie migratzaileen inguruko bi hitzaldi, kultur etxean. Hizlariak: Estibaliz Diaz eta Iker Azpiroz.
Maiatzean Kulturaren barruan izango da, Aizpuruan, plazan eta Trinketean ariko dira.
Maiatza Gorriaren barruan eskainiko dute dokumentala, eta horren ostean ipuin kontaketa izango da.
Atrapados en el caos, filma. 2016ko Larrako denboraldiari buruz.
Balerdi Balerdi eta Petti & Etxeko Uzta taldeen kontzertuak izango dira.
Maiatza Iraultzailearen barruan, Ane Labaka, Amaia Agirre eta Oihana Iguaran bertsolarieki izango da afaria. Ibarrako Gazte Asanbladak antolatuta.
Maiatzean Kulturaren barruan jokatuko dira, Errekalde eta Enara tabernetan.
Haria ikuskizuna, Anoetako Anitz dantza taldearen eta Loatzo musika eskolaren eskutik.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Madrilen, Eibarren eta Donostian formakuntza jaso duen margolari euskalduna da Teresa Vildosola. Izaera gogorra eta trazu segurua duten pinturak aurkezten ditu, neoinpresionismoa nahiz abstraktu estiloa islatzen dutenak. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata
Ibilbide luze eta aberatsa duten hiru margolariren erakusketa kolektiboa. Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Maura. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata.
Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.
Etiopia Utopia fundazioak antolatu du. Nuria Faig da argazkilaria. Tigrey lurralderako diru bilketa lortzeari begira estatuan zehar zabaltzen ari den argazki bilduma hau lehen aldia da Euskal Herrian erakusten dutena.
Espeleologia argazkien erakusketa eta Espeleofoto-ren proiekzioa.