Austriatik etorriko da Wild Theatre konpainia. Fishing for shadows ikuskizuna, herritar guztiei zuzenduta dago. Fishing for Shadows antzoki-lorategi bat da, txotxongiloz, automataz, itzalez, txotxongilo erraldoiez, jostailuzko antzokiz, musikaz eta soinu-efektuz beterikoa. Espazio interaktibo eta magiko horretan, irudiak egiteko material naturalak, flotatzen duen egurra, birziklatutako egurra eta aurkitutako objektuak erabili dituzte.
Euskal Herria munduan jardunaldien barruan, Gure bizitzaren autogestioa: xaboia egiten ikasteko tailerra izango da. Garbigailuko xaboia eta xaboi gogorra, Fatima Garciaren eskutik.
Amy Winehouse abeslari britainiarraren inguruko dokumentala da. Orain arte argitaratu gabeko irudiak eta elkarrizketak ditu. Sarrera: 3 euro. Ingelesez da, gaztelaniazko azpitituluekin.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Madrilen, Eibarren eta Donostian formakuntza jaso duen margolari euskalduna da Teresa Vildosola. Izaera gogorra eta trazu segurua duten pinturak aurkezten ditu, neoinpresionismoa nahiz abstraktu estiloa islatzen dutenak. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata
Ibilbide luze eta aberatsa duten hiru margolariren erakusketa kolektiboa. Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Maura. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata.
Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.