Ikasmina Herriz Herri ekimeneko bulego ibiltariaren helburua Tolosaldeako herritarren artean ikasmina sustatzea da. Horretarako euren prestakuntza beharrak identifikatzeaz gain, eskualdeko prestakuntza eskaintzaren berri emango zaie herriz-herri, eta dituzten kezka, zalantza eta iradokizunei erantzungo zaie.
Nazioarteko Ingurumenaren Eguna dela eta, Zelai Errekaren inguruko azalpenak, Azkue auzoan, 10:00etan. DBHko ikasleak errekara gerturatzea, Aitzpea Errasti URA Agentziako teknikariaren eskutik.
Susana Martinez izango da hizlaria, eta izena ekainak 3a baino lehen eman beharko da baliarrain.baliarrain@haurreskolak.eus helbide elektronikora idatziz. "Ezin dut ume honekin!" edo "Beti, berak nahi duena egin behar!" Hausnartzeko talde-gunea eta seme-alabaren hazkuntza prozesuan bidelaguna izateko irizpideak eskuratzeko espazio bat izango da.
Arcelor Mittal-eko esperientzia LAB-eko sindikalisten eskutik izango da, Abastosen. Tolosaldeko Ernaik antolatuta, Independentzia marraztuz.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.
Nazioarteko Ingurumenaren Eguna dela eta ekainaren 5ean, Ibaialde erakusketa ikusi ahalko da, udaletxeko pleno aretoan. Astelehenetik ostegunera 08:00etatik 17:00etara, eta ostiralean 08:00etatik 16:00etara.