Konposta banaketa San Bartolome plazan. Ikasleen laguntzarekin, konposta gertutik ikusi eta interesa duten herritarren artean banatuko da. Nazioarteko Ingurumenaren Eguna dela eta, ekainaren 5ean.
Formakuntza tailerrak eskainiko dituzte, eskolako irakasleen eskutik, 50. urteurrena ospatzeko: - Kartoiarekin irudien eraikuntza. hiru dimentsiotan (Martin Letona). - Inauterietako maskarak paper pasta birziklatuarekin egiteko saioa (Ana Hosteins eta Vikcy Padillo). - Paper mikroskopia (Jesus Caballero) - Bioteknologia gazteentzat (Arantza Zamora eta Isabel Rodriguez).
Uxola Sarietara aurkeztu diren lanen sari banaketa ekitaldia egingo da, irabazleen parte hartzearekin.
Gazte Festak direla eta, Ibarrako Gazte Asanbladak kartelak jartzeko deia egin du.
Zer egin gure landareen gaixotasunei aurre egiteko? Eta tomatearen harrarekin? Zer da baratzean ugaritu zaidan zomorrotxo hori? Honelako zalantzei erantzungo die Furgobaratzak eskainiko duen doako tailerrak. Identifikatu eta modu ekologikoan aurre egiten ikasiko du bertaratzen denak.
10 kiloko motxila ilusioz beteta, bi urtez bidaiatzen emanaldia, Elena Irigoienen eskutik. 24 herrialde, hainbat kultura, paisaia, erlijio, gizarte eta bizitzeko era desberdin. Irribarreak eta bizitzako esperientziaz ariko da.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.
Nazioarteko Ingurumenaren Eguna dela eta ekainaren 5ean, Ibaialde erakusketa ikusi ahalko da, udaletxeko pleno aretoan. Astelehenetik ostegunera 08:00etatik 17:00etara, eta ostiralean 08:00etatik 16:00etara.