Asteazkena, ekainak 15



17:31

Barrako txandetarako izen emateak eta ikastaroa

Gaztetxea, Ibarra

Gazte Festak direla eta, Ibarrako Gazte Asanbladak barrako txandak auzolanean egingo ditu. Hasi berrientzat ikastaroak antolatu dituzte. Izena emateko: gaztetxeko zerrendan, twitter eta facebook sare sozialetan eta ibarrakogazteasanblada@gmail.com helbide elektronikoan.

Barrako txandetarako izen emateak eta ikastaroa Gaztetxea

Gazte Festak direla eta, Ibarrako Gazte Asanbladak barrako txandak auzolanean egingo ditu.

Hasi berrientzat ikastaroak antolatu dituzte.

Izena emateko: gaztetxeko zerrendan, twitter eta facebook sare sozialetan eta ibarrakogazteasanblada@gmail.com helbide elektronikoan.


19:00

Tolosatzen

Tolosako kultur etxea, Tolosa

INGURUMENA ETA LURRALDE ANTOLAKETA Klima aldaketaren aurrean zer egin dezakegu? Tolosan dugun ingurune natural aberatsa babesteko zer egin dezakegu? Tolosako hiri eremua nola eta norantz garatu behar da? Tolosarrok Oria ibaiarekin dugun erlazioa norantz bideratu behar dugu? Abiapuntu gisa, Tolosako egungo errealitatea ezagutu nahi dute. Baina argazkia erabatekoa izan dadin, ezinbestekoa izango da tolosarren ikuspegia jasotzea.

Tolosatzen Tolosako kultur etxea

INGURUMENA ETA LURRALDE ANTOLAKETA

Klima aldaketaren aurrean zer egin dezakegu? Tolosan dugun ingurune natural aberatsa babesteko zer egin dezakegu? Tolosako hiri eremua nola eta norantz garatu behar da? Tolosarrok Oria ibaiarekin dugun erlazioa norantz bideratu behar dugu?

Abiapuntu gisa, Tolosako egungo errealitatea ezagutu nahi dute. Baina argazkia erabatekoa izan dadin, ezinbestekoa izango da tolosarren ikuspegia jasotzea.


19:00

Gazteak eta Kike Amonarriz

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Kike Amonarriz soziolinguistak eta Hirukide, Laskorain eta Orixeko gazteek euskararen inguruan hausnartuko dute. Antolatzaileak: Tolosa Euskararen Hiria, Tolosa Orixe, Laskorain ikastola eta Hirukide.

Gazteak eta Kike Amonarriz Tolosako kultur etxea

Kike Amonarriz soziolinguistak eta Hirukide, Laskorain eta Orixeko gazteek euskararen inguruan hausnartuko dute.

Antolatzaileak: Tolosa Euskararen Hiria, Tolosa Orixe, Laskorain ikastola eta Hirukide.


19:00

Euskal estatuari bai, solasaldia

Plaza, Gaztelu

Independentziaren bidea jorratzen, Independentistak sareko Txutxi Ariznabarreta hizlariaren eskutik. 'Demokrazia, justizia soziala, euskara, askatasuna'

Euskal estatuari bai, solasaldia Plaza

Independentziaren bidea jorratzen, Independentistak sareko Txutxi Ariznabarreta hizlariaren eskutik.

'Demokrazia, justizia soziala, euskara, askatasuna'


19:30

Festa batzordearen bilera

Udaletxea, Ibarra

Abuztuaren 23tik 28ra bitartean ospatuko diren Ibarrako jaien antolaketarekin jarraitzeko, Festa Batzordea bilduko da. Herriko talde, elkarte, eragile eta norbanakoei, bertaratzeko gonbita luzatzen diete. 

Festa batzordearen bilera Udaletxea

Abuztuaren 23tik 28ra bitartean ospatuko diren Ibarrako jaien antolaketarekin jarraitzeko, Festa Batzordea bilduko da. Herriko talde, elkarte, eragile eta norbanakoei, bertaratzeko gonbita luzatzen diete.
 


20:00

Nepal hizpide

Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa, Tolosa

Lurrikararen osteko Nepal hizpide izango dute.

Nepal hizpide Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa

Lurrikararen osteko Nepal hizpide izango dute.



19:00

'Eroen ontzia' erakusketa

Topic zentroa, Tolosa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.

'Eroen ontzia' erakusketa Topic zentroa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.



Ardoaren kolorea

Lurlan Bristot, Tolosa

Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.

Ardoaren kolorea Lurlan Bristot

Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.



08:00
17:00

Ibaialde erakusketa

Udaletxea, Aduna

Nazioarteko Ingurumenaren Eguna dela eta ekainaren 5ean, Ibaialde erakusketa ikusi ahalko da, udaletxeko pleno aretoan. Astelehenetik ostegunera 08:00etatik 17:00etara, eta ostiralean 08:00etatik 16:00etara.

Ibaialde erakusketa Udaletxea

Nazioarteko Ingurumenaren Eguna dela eta ekainaren 5ean, Ibaialde erakusketa ikusi ahalko da, udaletxeko pleno aretoan. Astelehenetik ostegunera 08:00etatik 17:00etara, eta ostiralean 08:00etatik 16:00etara.



Arte tailerra eta patinajean aurre-inskripzioa

Elduaingo udaletxean, Elduain

2016/2017 ikasturterako proposamenak: Arte tailerra: • Astelehenetan, 17:30etik 18:30era • Adin guztietako herritarrentzat. Izen-emate kopuruaren arabera taldekatzeak egingo genituzke. • Prezioa: irakasleak 40 euro/orduko kobratzen duenez, jende kopuruaren arabera finkatuko da tailerraren prezioa; zenbat eta lagun kopuru handiagoa, orduan eta merkeagoa izango da. • Irakaslea: Izaskun Lazkano izango da, Tolosako Zurart denda eramaten duena. Patinajea: • Eguna zehaztu gabe • 4 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat • Prezioa: Arte tailerrean bezala, irakasleak 40 euro orduko kobratzen du, beraz, jende kopuruaren arabera finkatuko da. • Irakaslea: Izaskun Lazkano Interesa duen guztiari ondoko eranskina bete eta udaletxean entregatzea eskatzen diegu, ekainaren 30 baino lehen.

Arte tailerra eta patinajean aurre-inskripzioa Elduaingo udaletxean

2016/2017 ikasturterako proposamenak:

Arte tailerra:

• Astelehenetan, 17:30etik 18:30era

• Adin guztietako herritarrentzat. Izen-emate kopuruaren arabera taldekatzeak egingo genituzke.

• Prezioa: irakasleak 40 euro/orduko kobratzen duenez, jende kopuruaren arabera finkatuko da tailerraren prezioa; zenbat eta lagun kopuru handiagoa, orduan eta merkeagoa izango da.

• Irakaslea: Izaskun Lazkano izango da, Tolosako Zurart denda eramaten duena.

Patinajea:

• Eguna zehaztu gabe

• 4 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat

• Prezioa: Arte tailerrean bezala, irakasleak 40 euro orduko kobratzen du, beraz, jende kopuruaren arabera finkatuko da.

• Irakaslea: Izaskun Lazkano

Interesa duen guztiari ondoko eranskina bete eta udaletxean entregatzea eskatzen diegu, ekainaren 30 baino lehen.