Gazte Festak direla eta, Ibarrako Gazte Asanbladak muntai lanetarako deia egin du.
Ahoztar Zelaietaren liburuaren aurkezpena izango da
Honako gaiak jorratuko dira, besteak beste: Aktak onartzeaDekretuen berri ematea2015. ekitaldiko likidazioaren berri emateaHiri Antolamenduko Plan Orokorraren alegazioei erantzutea eta behin behineko onarpenaMozioakGaldera eta erreguak
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.
Nazioarteko Ingurumenaren Eguna dela eta ekainaren 5ean, Ibaialde erakusketa ikusi ahalko da, udaletxeko pleno aretoan. Astelehenetik ostegunera 08:00etatik 17:00etara, eta ostiralean 08:00etatik 16:00etara.
2016/2017 ikasturterako proposamenak: Arte tailerra: • Astelehenetan, 17:30etik 18:30era • Adin guztietako herritarrentzat. Izen-emate kopuruaren arabera taldekatzeak egingo genituzke. • Prezioa: irakasleak 40 euro/orduko kobratzen duenez, jende kopuruaren arabera finkatuko da tailerraren prezioa; zenbat eta lagun kopuru handiagoa, orduan eta merkeagoa izango da. • Irakaslea: Izaskun Lazkano izango da, Tolosako Zurart denda eramaten duena. Patinajea: • Eguna zehaztu gabe • 4 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat • Prezioa: Arte tailerrean bezala, irakasleak 40 euro orduko kobratzen du, beraz, jende kopuruaren arabera finkatuko da. • Irakaslea: Izaskun Lazkano Interesa duen guztiari ondoko eranskina bete eta udaletxean entregatzea eskatzen diegu, ekainaren 30 baino lehen.
Urteetan zehar Tolosako graffiti erakusketa izan dena, 2010. urteaz geroztik Beantatuz izenpean egiten da. Nazioarteko kale arte jaialdia da.