Goiz osoan zehar egongo da postua, eta liburuak euro baten truke erosteko aukera izango da. Bibliomula proiekturako izango da bildutako dirua.
Bizi Nahi elkarteak irteera antolatu du. 08:30ean abiatu eta atsedena hartuko dute Castro Urdialesen. Laredora bazkal aurretik iritsiko dira, eta La Abadia jatetxean bazkalduko dute. Bazkal ostean, eta etxerako buletan Zarautzen egingo dute geldialdia. Bazkideek 30 euro eta ez direnek 33 euro ordaindu beharko dute.
TFK futbol eskolaren amaiera festa: Berazubi.Iñaki Epelderen omenezko II. Pintura Lehiaketa aire librean.Harizpe elkarteak antolatuta, herriko sei jubilatu zaharrenei omenaldia.09:00 Giro Arte dultzaina-taldea kalez kale.10:00 Mas Karreras auto topaketa: Alondegin plaza.10:00 Beantatuz kale-arte jaialdia. Graffiti tailerra: San Inazio kalea.10:00 XXV. San Joan Zesta-Punta Txapelketa Beotibar pilotalekuan.11:00 Elkarteen arteko Topaketa Solidarioa, Pausoka elkartearen alde.12:00 “Tolosa Herria III. Argazki Lehiaketaren” saribanaketa: Kasino Elkartea.17:00 Beantatuz kale-arte jaialdia. Parkour tailerra: Trianguloa.17:00 Jainekin txaranga kalez kale.17:00 Elkarteen arteko Topaketa Solidarioa. Herri kirolak: Plaza Berria, Euskal Herria plaza eta Lopez Mendizabal pasealekua.18:00 Eguzki erregearen bidaia dantza ikuskizuna: Leidor aretoan.18:00 San Joan saria eskubaloi-txapelketa: Usabal kiroldegia.19:00 Berdura plazan, “San Joan” Sagardo Txapelketa.19:00 Batukada feminista “ahAlgara Morea” kalez kale.23:00 Jainekin txaranga kalez kale.
09:30. Diana, auzoko txarangaren eskutik.11:00. Haurrentzako jolasak eta txapelketen hasiera: 3x3 saskibaloia, Toka, Soka-Tira mistoa...12:00. Pintxo-potea auzoko tabernatik anbigura, auzotarrek prestatutako tortilla patatekin.14:30. Auzo-bazkaria.18:00. Karaokea19:00. Txanpi-dastaketa anbiguan21:00. Afaria, norberak eramandakoarekin. Txoznan edaria erosi ahal izango da.22:30. ‘Guateke freskito de verano’, Josetxo Guiu eta Kanu Ortegaren eskutik.
Izen ematea kultur etxean, 943670383 edo kultura@tolosa.eus 16 urtetik gorakoentzat
10:30. Kalejira Zerkausian. 11:00. Batelak Oria ibaian, eta mahai jokoak (musa eta xakea) Zerkausiko bigarren solairuan, speaker-ak girotuta. Leku berean, pintxoak eta edariak ere izango dira. 14:30. Herri bazkaria Zerkausian. 17:00. Herri kirolak Tolosako Plaza Berrian: sokatira, lokotx biltzea, toka, zaku lasterketa eta txingak. (eguraldi txarra egingo balu, Euskal Herria plazako arkupeetan egingo lituzkete jolasak). 17:00. Jainekin txarangarekin kalejira, herri kirolak girotuz.
10:31. Gazteentzako jolasak. 16:29. Alurr dantza taldearen ikuskizuna Ondoren. Patata tortilla eta txokolate jatea 19:31. Elektrotxufla elektrotxaranga herrian zehar 21:02. Barrikotea gaztetxean. Zuk janaria, guk edaria. Txakur jana musika taldearekin. 22:33. Su ekitaldia Atarrabiakoen eskutik. 22:59. Kontzertuak plazan: Kezka, Gabezia eta Zesuma. 02:01. Dj Jotatxo gaztetxean.
Gazte Festak direla eta, Ibarrako Gazte Asanbladak garbiketarako deia egin du.
Ibarrako III. Mus Txapelketa. 12 kanporaketa jokatuko dira. Finala, uztailaren 8an izango da. Izen ematea: 25 euro. Saria: Kanporaketa bakoitzean izen ematean lortzen denaren erdia. Finaleko saria: kanporaketa guztietan pilatzen joan den diru guztia.
Erraustegiaren aurkako kultur ekitaldia. 11:00. Birziklapen tailerrak umeentzat Villabonako Errebote plazan.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.
2016/2017 ikasturterako proposamenak: Arte tailerra: • Astelehenetan, 17:30etik 18:30era • Adin guztietako herritarrentzat. Izen-emate kopuruaren arabera taldekatzeak egingo genituzke. • Prezioa: irakasleak 40 euro/orduko kobratzen duenez, jende kopuruaren arabera finkatuko da tailerraren prezioa; zenbat eta lagun kopuru handiagoa, orduan eta merkeagoa izango da. • Irakaslea: Izaskun Lazkano izango da, Tolosako Zurart denda eramaten duena. Patinajea: • Eguna zehaztu gabe • 4 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat • Prezioa: Arte tailerrean bezala, irakasleak 40 euro orduko kobratzen du, beraz, jende kopuruaren arabera finkatuko da. • Irakaslea: Izaskun Lazkano Interesa duen guztiari ondoko eranskina bete eta udaletxean entregatzea eskatzen diegu, ekainaren 30 baino lehen.
Urteetan zehar Tolosako graffiti erakusketa izan dena, 2010. urteaz geroztik Beantatuz izenpean egiten da. Nazioarteko kale arte jaialdia da.
Kalejirak, musika, tailerrak, antzerkia, txotxongiloak, ipuin kontalariak eta umeentzako doako jolasak. Villabonako Udalak antolatuta.