Asteartea, ekainak 21



Euskal Mitologia Hitzaldia

Larramendi Auzo Elkartea, Tolosa

Solstizio Gaua: Sua Ekimen Kulturalak Larramedi Auzo Elkartea-ren babesarekin: Euskal Mitologia Hitzaldia , Toti Martinez de Lezea -ren eskutik

Euskal Mitologia Hitzaldia Larramendi Auzo Elkartea Solstizio Gaua: Sua Ekimen Kulturalak Larramedi Auzo Elkartea-ren babesarekin: Euskal Mitologia Hitzaldia , Toti Martinez de Lezea -ren eskutik

17:00

Auzolanerako deia, gazte asanbladak

Gaztetxea, Ibarra

Gazte Festak direla eta, Ibarrako Gazte Asanbladak garbiketarako deia egin du.

Auzolanerako deia, gazte asanbladak Gaztetxea

Gazte Festak direla eta, Ibarrako Gazte Asanbladak garbiketarako deia egin du.


18:30

Loatzo Musika Eskolako ikasleen kontzertua

Auditoriuma, Anoeta

Loatzo Musika Eskolako ikasleen kontzertua Auditoriuma

18:30

Loatzo Musika Eskolako ikasleen kontzertua

Udaletxea, Ibarra

Ikasturte amaierako kontzertua udaletxe atzeko aterpean eskainiko dute. 

Loatzo Musika Eskolako ikasleen kontzertua Udaletxea

Ikasturte amaierako kontzertua udaletxe atzeko aterpean eskainiko dute. 


19:00

Musika taldearen bilera

Kultur aretoa, Aduna

Hainbat herritar prest daude musikaren inguruan zerbait egiten hasteko eta ahalegin horretan lehenengo entsegua egingo dute. Parte hartu nahi duzuen guztientzat irekia da. Eraman beharrekoa: Nor berak erabiltzen duen musika tresna.Gogoko edo nahi duzun abesti bat gogoan edo partituran.Elkarrekin musikaren inguruan aritzeko gogoa.

Musika taldearen bilera Kultur aretoa

Hainbat herritar prest daude musikaren inguruan zerbait egiten hasteko eta ahalegin horretan lehenengo entsegua egingo dute.

Parte hartu nahi duzuen guztientzat irekia da.

Eraman beharrekoa:

Nor berak erabiltzen duen musika tresna.
Gogoko edo nahi duzun abesti bat gogoan edo partituran.
Elkarrekin musikaren inguruan aritzeko gogoa.


19:00

Lizarrusti-Amezketa bidea, bilera

Kultur etxea, Amezketa

Abuztuaren 7an, Donostia 2016n barruan, Lizarrusti-Amezketa bidea egingo da. Herritarrok Arritzagako Minetan Pernandori buruzko zerbait egitea proposatu da, beraz, ineteresa duzuen guztiak bilerara gonbidatuta daude.  

Lizarrusti-Amezketa bidea, bilera Kultur etxea

Abuztuaren 7an, Donostia 2016n barruan, Lizarrusti-Amezketa bidea egingo da.

Herritarrok Arritzagako Minetan Pernandori buruzko zerbait egitea proposatu da, beraz, ineteresa duzuen guztiak bilerara gonbidatuta daude.

 


19:30

Azken Muga proiektuaren aurkezpena Amezketan

Amezketa

Egunotan Amezketako herriko plazan aulki erraldoi bat dago. Azken Muga proiektuaren bultzatzaileek jarri dute bertan aulki hori, deialdia egiteko bihar kultur etxean, 19:30ean hasita, egingo den aurkezpen eta bilerara.

Azken Muga proiektuaren aurkezpena Amezketan

Egunotan Amezketako herriko plazan aulki erraldoi bat dago. Azken Muga proiektuaren bultzatzaileek jarri dute bertan aulki hori, deialdia egiteko bihar kultur etxean, 19:30ean hasita, egingo den aurkezpen eta bilerara.



19:00

'Eroen ontzia' erakusketa

Topic zentroa, Tolosa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.

'Eroen ontzia' erakusketa Topic zentroa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.



Arte tailerra eta patinajean aurre-inskripzioa

Elduaingo udaletxean, Elduain

2016/2017 ikasturterako proposamenak: Arte tailerra: • Astelehenetan, 17:30etik 18:30era • Adin guztietako herritarrentzat. Izen-emate kopuruaren arabera taldekatzeak egingo genituzke. • Prezioa: irakasleak 40 euro/orduko kobratzen duenez, jende kopuruaren arabera finkatuko da tailerraren prezioa; zenbat eta lagun kopuru handiagoa, orduan eta merkeagoa izango da. • Irakaslea: Izaskun Lazkano izango da, Tolosako Zurart denda eramaten duena. Patinajea: • Eguna zehaztu gabe • 4 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat • Prezioa: Arte tailerrean bezala, irakasleak 40 euro orduko kobratzen du, beraz, jende kopuruaren arabera finkatuko da. • Irakaslea: Izaskun Lazkano Interesa duen guztiari ondoko eranskina bete eta udaletxean entregatzea eskatzen diegu, ekainaren 30 baino lehen.

Arte tailerra eta patinajean aurre-inskripzioa Elduaingo udaletxean

2016/2017 ikasturterako proposamenak:

Arte tailerra:

• Astelehenetan, 17:30etik 18:30era

• Adin guztietako herritarrentzat. Izen-emate kopuruaren arabera taldekatzeak egingo genituzke.

• Prezioa: irakasleak 40 euro/orduko kobratzen duenez, jende kopuruaren arabera finkatuko da tailerraren prezioa; zenbat eta lagun kopuru handiagoa, orduan eta merkeagoa izango da.

• Irakaslea: Izaskun Lazkano izango da, Tolosako Zurart denda eramaten duena.

Patinajea:

• Eguna zehaztu gabe

• 4 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat

• Prezioa: Arte tailerrean bezala, irakasleak 40 euro orduko kobratzen du, beraz, jende kopuruaren arabera finkatuko da.

• Irakaslea: Izaskun Lazkano

Interesa duen guztiari ondoko eranskina bete eta udaletxean entregatzea eskatzen diegu, ekainaren 30 baino lehen.