Adineko anoetarren testigantzen grabaketak laburpen bideoaren proiekzioa, udal areto nagusian.
Euria egingo balu elizan egingo dute emanaldia.
Kiroldegi ondoko frontoian izango da emanaldia.
Sukkwan Irla liburua, David Vann idazlearena Dinamizatzailea: Yurre Ugarte
Et Incarnatus orkresta taldearen eskutik izango da, Urkizuko Iraolaneko zuloan.
'Aukerak zabaltzera goaz' ekitaldian, Jone Etxeberria Gipuzkoako hautagaia izango da.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
2016/2017 ikasturterako proposamenak: Arte tailerra: • Astelehenetan, 17:30etik 18:30era • Adin guztietako herritarrentzat. Izen-emate kopuruaren arabera taldekatzeak egingo genituzke. • Prezioa: irakasleak 40 euro/orduko kobratzen duenez, jende kopuruaren arabera finkatuko da tailerraren prezioa; zenbat eta lagun kopuru handiagoa, orduan eta merkeagoa izango da. • Irakaslea: Izaskun Lazkano izango da, Tolosako Zurart denda eramaten duena. Patinajea: • Eguna zehaztu gabe • 4 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat • Prezioa: Arte tailerrean bezala, irakasleak 40 euro orduko kobratzen du, beraz, jende kopuruaren arabera finkatuko da. • Irakaslea: Izaskun Lazkano Interesa duen guztiari ondoko eranskina bete eta udaletxean entregatzea eskatzen diegu, ekainaren 30 baino lehen.
Edurne Suduperen ikasleen erakusketa egongo da, kulturgunean.