09:00 Arku-tiraketa Zumardiaundian, Aspanogi elkartearen alde.10:00 Beotibarren, Elkarteen arteko 1. Pilota Txapelketa11:00 Toka lehiaketa, San Frantzisko pasealekuan.12:00 Herri Kirolen erakustaldia Trianguloan.12:00 Tenis Txapelketako finalak Berazubin.12:00 Haurren Hiria Zumardiaundian. Piknika, Kontzertua, esperimentu didaktikoak.17:00 Haur ikuskizuna Zumardiaundian; Gari, Montxo eta Joselontxo.18:30 Zezen-plazan, xexenak eta ponyak haurrentzat.20:00 Dantzaldia Plaza Berrian: Egan.
10:30. Meza San Joan elizan. 11:00. Gorriti eta bere animaliak. 18:30. Zumba dantzaren erakustaldia eta nahi duenak parte hartzeko aukera. Frontoian edo eliza aurrean, eguraldiaren arabera. 20:00. Saiheski jatea herriko guztientzat, festei amaiera emateko.
12:00. Desafioa: bi neska, Maika iturendarra eta Irune labaiendarra, Iñaki Aierbe ataundarraren kontra. (Neskak bi eskuekin eta mutila batekin). 18:00. Zaldi lasterketa, Amezketatik Abaltzisketara. Ondoren, herritarren arteko jokoak. 20:30. Herri afaria, postrea festa batzordeak jarriko du. Jarraian, erromeria Elustondo anai-arrebekin. 22:00. Erromeria Elustondo anai-arrebekin.
12:30. Meza Ondoren, herriko dantzariek eskainitako dantza saioa. 14:00. Bazkaria, Zazpi-Bide elkartean eta oparien banaketa. Andoñi Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariekin, eta herriko trikitilariek alaituta.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
2016/2017 ikasturterako proposamenak: Arte tailerra: • Astelehenetan, 17:30etik 18:30era • Adin guztietako herritarrentzat. Izen-emate kopuruaren arabera taldekatzeak egingo genituzke. • Prezioa: irakasleak 40 euro/orduko kobratzen duenez, jende kopuruaren arabera finkatuko da tailerraren prezioa; zenbat eta lagun kopuru handiagoa, orduan eta merkeagoa izango da. • Irakaslea: Izaskun Lazkano izango da, Tolosako Zurart denda eramaten duena. Patinajea: • Eguna zehaztu gabe • 4 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat • Prezioa: Arte tailerrean bezala, irakasleak 40 euro orduko kobratzen du, beraz, jende kopuruaren arabera finkatuko da. • Irakaslea: Izaskun Lazkano Interesa duen guztiari ondoko eranskina bete eta udaletxean entregatzea eskatzen diegu, ekainaren 30 baino lehen.
Edurne Suduperen ikasleen erakusketa egongo da, kulturgunean.
Ikasturte osoan zehar egindako artelanak herritarren begien aurrean jarriko dira. 134 herritarrek jarri dute beren alea, Aranburu jauregiko beheko solairua hartu duen erakusketan. Halaber, Txinparta elkartean sanjoanetan antolatutako pintura lehiaketako lanak ere ikusgai dira.
Lescun aldera antolatu du irteera Oargi Mendi Taldeak.Ekainak 24, ostirala: Tolosatik irtengo eta Lescun herrira joango dira, bertan dagoen kanpinean lo egiteko. (Bidaia, 3 ordu inguru).Ekainak 25, larunbata: Sanchese-ko aparkalekutik oinez aterako eta Billare (2318m) mendira igoko dira. 9 ordu inguru beharko dira, eta 1240 metroko gorabehera izango du ibilbideak.Igoko dituzten bideek F+ zailtasuna dute, bukaerako zatia aereoa eta konprometitua da, altuerari beldurrik ez izatea komeni da. Ekainak 26, igandea: Kotxea hartu eta Etsaut herrira joango dira. Chemin de la Mature-ko bidean (harkaitzean egindako bidea) zehar ibilaldia egingo dugu. 5 ordu inguruko ibilaldia izango da.Eraman beharreko materiala: Kaskoa, arnesa, baga bat eta rapelatzeko gailua. Kanpin denda, bi eguneko gosaria eta afaria. Behar duenak elkartean materiala alokatzeko aukera du.Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna ekainak 20, astelehena.Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.