10:00 Diana11:00 Meza nagusia. Ondoren Elizmendin: Soka Dantza, hamaiketakoa eta Asteasuko pilota eskolako txapelketako finalak. Aurrebenjaminak: Iker Izagirre – Irai Calvo / Benjaminak: Aimar Segurola – Manex Usabiaga18:00 Kalejira, herriko musikari, buruhandi eta Zizurkilgo erraldoiekin batera. Denok batera, goazen kalian gora, kalian behera! Ibilbidea: Plaza, Agiñazpi, Kale Nagusia, Kale Berria eta Obaba Kalea22:30 Bertso saioa plazan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Amaia Agirre. Gai jartzailea: Haritz Mujika (Bertso eskolako ikasleen laguntzarekin). Ondoren herriko musikariak kalean zehar.
11:00. Meza. Jarraian, hamaiketakoa 16:00. Ume jolasak. Ondoren, txokolate jatea. 21:00. Barrikotea. Unai Mendizabal eta Iker Zubeldia bertsolariekin.
Amarotzeko 18. Antzerki Astearen barruan, Circo Dabitxiren eskutik ikusi ahal izango da. Familia guztiarentzat da, eta gaztelaniaz.
Amarotzeko 18. Antzerki Astearen barruan, Badut taldearen eskutik ikusi ahal izango da. Familia guztiari zuzendua eta hitzik gabea da.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Edurne Suduperen ikasleen erakusketa egongo da, kulturgunean.
Ikasturte osoan zehar egindako artelanak herritarren begien aurrean jarriko dira. 134 herritarrek jarri dute beren alea, Aranburu jauregiko beheko solairua hartu duen erakusketan. Halaber, Txinparta elkartean sanjoanetan antolatutako pintura lehiaketako lanak ere ikusgai dira.
Uztailan egingo den GAZTEKINTZA-n izena emateko aukera zabalduko da ekainaren 27tik uztailaren 2ra bitartean. Izena emateko tokia eta ordua: Elduaingo udaletxea, 8:00etatik 14:00etara Prezioa: 30 euro Inskripzio orria: www.elduain.eus orrian
Lesbiana, Gay, Transexual eta bisexualen kolektiboaren eskubideei buruzko panelen erakusketa egongo da, Ikastolan.