Alegiako udaletxeko arkupetan izango da Greziako Chias uhartean dauden errefuxiatuen aldeko bilketa, 17:00etatik 19:00etara; ezin duenak udaletxeko bulegoan utzi dezake goizean zehar. Lentejak, makarroiak, garbantzuak, latak, eta tankerako produktuak bilduko dira.
PORTALEN ARTEKO PIKEA 18:00 Haurrak 19:00 Helduak 21:00 Afaria (bakoitzak berea)
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Ikasturte osoan zehar egindako artelanak herritarren begien aurrean jarriko dira. 134 herritarrek jarri dute beren alea, Aranburu jauregiko beheko solairua hartu duen erakusketan. Halaber, Txinparta elkartean sanjoanetan antolatutako pintura lehiaketako lanak ere ikusgai dira.
Igerilekua jarriko du udalak, 12 pertsonentzako tokia du, eta begiralea egongo da. 2010 eta 2009an jaiotakoek heldu batekin sartu beharko dute, eta hortik beherakoek ezingo dute sartu.