Ana Yurd elkartea eta Zaporeak izan dira bilketaren antolatzaileak. Beste gauza batzuen artean, gatza, kontserbak, artoa, babarrunak eta arroza bilduko dira. Ekonomikoki ere laguntzeko aukera egongo da: Kutxabank: 2095 5011 80 9115250322 Laboral Kutxa: 3035 0103 88 1030035880
Elbarrenako festa batzordeak antolatu du jai giroan murgiltzeko eguna: 11:30 Sagardo dastaketa, Joxe Arregi plazan 14:30 Blusen bazkaria, herriko plazan 18:00 Gurpil poteoa eta jolasak, auzoz auzo 20:00-21:30 Plaza talde baten erromeriaren lehen emanaldia Afalostean, 23:00etatik aurrera, erromeriaren bigarren emanaldia
12:00 Txupinazoa 12:30 Tortila patata lehiaketa 14:30 Bazkari herrikoia 17:00 Zezenak eta buruhaundiak 18:30 Txokolatada 19:30 Gaixoa!!!
Ekitaldi ofiziala antolatu da Maisu Handia eta kide berriak izendatzeko. Bertan izango dira, Olatz Peon Tolosako alkatea; Nerea Letamendia, Merkataritza, Feria eta Turismo zinegotzia; orain arteko Maisu Handia izan den José Miguel Gómez; Maisu Handia izango den Imanol Zubelzu; Juan Manuel Garmendia, FECOGAko presidentea; eta gainerako kideak. Kofradiak belaunaldi berriaren aldaketaren berri emango du, eta lekukoa Maisu Handi berriari emango dio. Segidan, Imanol Zubelzuk Tolosako Babarrunaren Kofradiako irudi berria azalduko du, urtean zehar egingo diren ekintzen berri eman, eta kofradiaren etorkizuneko helburuak zein diren jakinaraziko du. Ekitaldia ordu erdikoa izatea aurreikusten da.
Urteroko ohiturari jarraituz betizu jatea egingo dute, eta izena emateko azken eguna uztailaren 3a izango da. Amuarrain elkartean, Goikoetxea edo Ametza tabernan eman beharko da, eta egunean bertan ordainduko da. Helduek 25 euro eta 12 urtetik beherako haurrek 3 euro.
19:00 Haurren krosa 19:30 V Iurramendiko Toka Txapelketa 20:30 Patata tortila lehiaketa 21:00 Afaria
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Ikasturte osoan zehar egindako artelanak herritarren begien aurrean jarriko dira. 134 herritarrek jarri dute beren alea, Aranburu jauregiko beheko solairua hartu duen erakusketan. Halaber, Txinparta elkartean sanjoanetan antolatutako pintura lehiaketako lanak ere ikusgai dira.
Oargi Mendi Taldeak, uztailaren bigarren astebururako irteera antolatu du Chistau bailarara.Uztailak 8, ostirala: Tolosatik irten eta Biadoseko aterpera joango dira lo egitera.Uztailak 9, larunbata: Goizean goiz aterpetik Eristeko lepora abiatuko eta hemendik Espadaseko ertza hasiko dute. Bertan 6 hiru milako igoko dituzte, azkena Posets izango da, Pirinioetako bigarren gailur garaiena. Gailurretik Biadosetik igotzen den bide normaletik jaitsiko dira. Ibilbidea egiteko 12 ordu inguru beharko dituzte eta honek 1800 metro inguruko desnibela du. Berriro ere Biadosen egingo du lo.Uztailak 10, igandea: Taberneseko aterpera gerturatuko dira eta bertatik Culfredara igoko dira. 5 orduko igoera dago eta 1500 metroko desnibela. Ondoren, Tolosara itzuliko gara.Eraman beharreko materiala: Arnesa, lotzeko kaboa, kaskoa, rapelatzeko aparaturen bat (zortzia, zesta…), kranpoiak eta pioleta.Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna uztailak 4, astelehena.Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.