18:00 Erakusketa espazio irekia zabalduko da, eta Iñaki Epelderen erakusketaren inaugurazioa Zaratetxen, Azkaratetik eta Bedaioko Gurbil Haundi baserritik ibilalditxoa eginez. 19:00 Hasiera emango zaio proiektuaren egitarauari. Txalaparta eta performancea; bertsolari gipuzkoar eta nafar bana ariko dira proiektuaren berri emanez. Alegiako Txintxarri Abesbatzak abestuko du, eta Alurr Dantza Taldeko dantzari batek agurra dantzatuko du. 19:30 Txintxarri Abesbatzaren emanaldia. 20:00 Trikitiarekin eta luntxarekin girotuko da Zarate, Azkarateko elkarteak antolatuta.
San Bartolome jaietan egingo den haur danborradako bi entseguetara nahitaezkoa da joatea.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Igerilekua jarriko du udalak, 12 pertsonentzako tokia du, eta begiralea egongo da. 2010 eta 2009an jaiotakoek heldu batekin sartu beharko dute, eta hortik beherakoek ezingo dute sartu.