16:30 Ping-pong eta partxisa gaztetxean (izen-ematea 16:00etan) 20:30 Zahagiardoa 23:00 Kontzertuak: Burun Danga eta Bi Bala
17:00 Futbitoko finala, "Santos Torneoa" 18:30 Kartel lehiaketan parte hartu duten marrazkien erakusketa udaletxeko arkupeetan 18:30 Ordiziako erraldoi eta buruhandiekin, herriko txistulari eta trikitilariekin eta Giroarte dultzaina taldearekin kalejira Larraitz auzotik plazaraino. 19:00. Kontzentrazioa plazan Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean. 19:00 Txupinazoa. Herriko emakume kirolarien eskutik. Jarraian, txintxarriaren jaitsiera, jaien hasiera iragartzeko. 19:30 Loatzo Musika Eskolako txaranga kalez kale ibiliko da 21:00 Zahagiardoa plazan 22:00 Sutarri dantza taldearen emanaldia plazan Ondoren, Joxe Mendizabalen eskutik dantzaldia plazan
Izaskun auzoko Zabalarreta parkean egingo da aurkezpena. Gainera, aurkezpenarekin batera, pintxo-potea izango da Iturri txokolategian. Segidan, Kill the chiken (Tribute Band) taldearen emanaldia egongo da.
Samaniego, Hirukide eta Laskorain ikastetxeek parte hartzen dute. Arte ederrak, kirola, musika eta euskara uztartuz giza-baloreak bultzatu nahi dira egitasmo honekin, eta baita garunaren estimulazioa landu ere. Haurrek prestatu dituzten lanak eskainiko dizkigute herritar guztiei Triangelu plazan.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Igerilekua jarriko du udalak, 12 pertsonentzako tokia du, eta begiralea egongo da. 2010 eta 2009an jaiotakoek heldu batekin sartu beharko dute, eta hortik beherakoek ezingo dute sartu.
Garagardo Azoka uztailaren 14tik 17ra ospatuko da. Azoka arratsaldeko 18:00etatik goizaldeko 1:00etara egongo da irekita.