Ibarrako Bizi nahi elkarteak antolatu du txangoa. Irteera goizeko 9:00etan izango da, eta lehen geldialdia Behobian egingo da. Behin Donibane Lohizunera iritsita, denbora librea izango da. Arratsaldeko 14:00ak aldera, bazkaria izango da Beola de Almandoz jatetxean. Ondoren, Hondarribia bisitatzeko aukera egongo da, itzulerako ordua iritsi arte. Izena uztailaren 4tik aurrera eman beharko da. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek, berriz, 33 euro.
9:00 Giroarte taldeak alaituriko diana 11:00-14:00 Haur parkea eskolako patioan 12:00 Sagardo dastaketa sardina eta txorixoarekin. Sagardotegiak: Eguzkitza, Sarasola, Isastegi, Aburuza eta Zabala. Irma Karrera eta Jokin Tolosa trikitilariek alaiturik. 15:30 Alegiako I. Goitibehera jaitsiera Napar-Etxeberritik behera 16:30-18:30 Haur parkea eskolako patioan 18:30 Apar festa 18:00 Pilota partidak: Alegiako VI.pilota txapelketako finalak, jubenilak eta afizionatuak. Ondoren, profesionalak: Olaizola II - Larunbe vs. Artola - Beroiz. 21:00 Zahagiardoa Barrioan. 22:30 Psycho-Clown taldearen emanaldia kaleetan zehar. 00:00 DJ Imanol
Talde hauek ariko dira lehian: A multzoa: The Asta Pistols Bonberenea Sanblaspiko XI Bonbercup B multzoa: Oargi Otsabi Bonberenea txaranga Senegal Partiden ordena ondorengoa izango da: 10:00 Senegal vs. Bonberenea txaranga 10:35 The Asta Pistols vs. XI Bonbercup 11:10 Bonberenea vs. Sanblaspiko 11:45 Otsabi vs. Oargi 12:20 The Asta Pistols vs. Sanblaspiko 12:55 XI Bonbercup vs. Bonberenea 13:30 Oargi vs. Senegal 14:05 Otsabi vs. Bonberenea txaranga 14:40 Sanblaspiko vs. XI Bonbercup 15:15 The Asta Pistols vs. Bonberenea 15:50 Bonberenea txaranga vs. Oargi 16:25 Otsabi vs. Senegal 17:00 Lehen finalaurrekoa 17:35 Bigarren finalaurrekoa 18:10 Finala Txapelketa ondoren, parrillada egongo da.
Ana Yurd elkarteak antolatu du bigarren eskuko truke azoka. Hileroko hirugarren larunbatean antolatuko da. Etxean erabiltzen ez dituzun gauzak saltzera ala trukatzera eramateko aukera paregabea. Artisautza, zerbitzuak, berziklatutako materialekin egindako gauzak... Postu bat eskatu edo informaziorako: 622412266 / ixitin@gmail.com.
16:30 Haur jolasakSantamañako XXI. Mus Txapelketa 16:00 Izena ematea. Oharra: Orduz kanpo ez da izen-ematerik onartuko, eta bikoteko batek gutxienez herritarra izan behar du. Gauean, Elizagoien ahizpakGoizaldean, txokolatada
18:00 Pilota partidak pilotalekuan 20:30 Zahagiardoa 00:00 Kontzertuak: Ezten, Katez eta Katekexix
Larunbata bitarte, sarrerak salgai izango dira 16:00etatik 20:00etara Berazubiko bulegoan. Partida egunean, 11:00etatik 13:00etara Berazubiko bulegoan eta Iurre nahiz 66 tabernan. Partidaren aurretik ere 16:30ean jarriko dira sarrerak salgai, Berazubin. Bi sarleku egongo dira futbol zelaira sartzeko: egungo lekutik eta Berazubiko plazako ate handitik.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Garagardo Azoka uztailaren 14tik 17ra ospatuko da. Azoka arratsaldeko 18:00etatik goizaldeko 1:00etara egongo da irekita.
Oargik hiru eguneko txangoa antolatu du. Uztailak 15, ostirala: Tolosatik atera Las Almunias herrian lo egitekoUztailak 16, larunbata: Peonera arroilaren beheko zatia jaisteraUztailak 17, igandea: Formiga arroila jaitsiGainditu beharreko arroilak errazak dira. Larunbatekoan ez dago oztoporik eta igandeakoak hiru ditu, handiena 7 metrokoa delarik.Eraman beharreko materiala: neoprenoa, kaskoa, arnesa, lotzeko kaboa eta zortzia.Elkartean materiala dago alokatzeko, nahi izanez gero.Izena emateko 688698642 telefonora deitu edo info@oargi.org-era mezua bidali. Azken eguna uztailak 13 izango da, asteazkena. Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.
Alpino Uzturrek antolatu du txangoa. Larunbatean zehar, Literola - Tuca de Estos (2.531m) - Estos Aterpea. Iraupena 5 ordukoa izango da. Irteera San Frantzisko pasealekutik izango da. Mendi txangoa Literolan hasi eta Estós aterpean bukatuko da. Bertan, dutxatu, afaldu, lo eta gosaldu egingo dugu (pentsio erdia). Beraz, motxila handia eraman behar da. Igandean zehar, Estos aterpea - Ibon de Gias - Clarabide (3.020 m)- Lac Clarabide - Pont de Prat. Iraupena 9 ordukoa izango da. Bazkideek 60 euro ordaindu beharko dituzte, gainontzekoek 65 euro. Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: alpinouzturre.eus info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz 943652789 telefonora deituz