"Eguzkiak aztarna ahaztezina utz dezake zure larruazalean", eta horren aurrean, melanina neurtuko da pertsona bakoitzak eguzkiaren aurrean duen erresistentzia jakiteko. Liburuxkak eta gomendioak ere emango dituzte. Minbiziaren Aurkako Elkarteak egingo du kanpaina.
11:00 Meza NagusiaOndoren, hamaiketakoa13:00 Herri kirolak bertako gazteen arteanOndoren bertsolariak eta trikitilariak: Irazu eta Peñagarikano; eta Izer Alabier eta Lutxurdio. 17:30 KalejiraAfarlaren aurretik, Tranpazuloren jaitsieraGauean, Izer, Alabier eta Lutxurdio
Ikaztegietako festetan dantza egin nahi duten guztientzat ikastaroa antolatu du Ikaztegietako Gazte Taldeak. Soka dantza, fandangoa, polka eta arin-arina erakutsiko dira, doan uztaileko astelehen eta asteazkenetan kiroldegiko gimnasioan.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Igerilekua jarriko du udalak, 12 pertsonentzako tokia du, eta begiralea egongo da. 2010 eta 2009an jaiotakoek heldu batekin sartu beharko dute, eta hortik beherakoek ezingo dute sartu.