Arratsaldean, kartel lehiaketako lanak ikusgai plazan. 17:00. Frontoi zahar berrituko Pilota Txapelketako finalerdiak. 19:00. Urtekarien aurkezpena Batzarremuñon. Segidan, "Kale parrandan I" herriko jaien irudiak. 21:00. Zahagi ardoa. Tartean, kartel lehiaketako sari banaketa. Ondoren, Toka Txapelketa.
11:00. Jolasak plazan. 14:30. Bazkaria, elizako arkupeetan. 18:00. Poteo musikatua.
Irakurketa poetikoa eta musika, Thoreau espazioan.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.