8:00. Diana, dultzaineroek alaituta. 10:30. XXXVI. Herri krosa haurrentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik. 11:00. XXXVI. Herri krosa helduentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik. 11:15. Udalbatzaren desfilea, Loatzo Musika Eskolako Txistulari Taldeak lagunduta, Santiago egoitzara bisita eginez. 12:15. Sari banaketa: Atari bizi eta programaren portada lehiaketak, Erreboteko plazan. 12:30. Erraldoien, ipotxen eta buruhandien kalejira, Loatzo Musika Eskolako Txistulari Taldeak alaituta, Erreboteko plazatik abiatuta. 13:30. Soka dantza, Oinkari Dantza Taldearen eskutik, Erreboteko plazan. 18:00. Sokamuturra, Erreboteko plazan, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina Taldeak alaituta. 22:00. Oinkari Dantza Eskolaren emanaldia, Olaederra kiroldegian. 00:00. Dantzaldia, Akerbeltz taldearen eskutik, Erreboteko plazan.
12:00. Herrien arteko herri kirolak. 14:00. Herri bazkaria. 17:00. Gizon proba eta sokatira. Ekitaldian zehar, Loatzo Musika Eskolako kideek alaituko dute giroa.
Ikaztegietako festetan dantza egin nahi duten guztientzat ikastaroa antolatu du Ikaztegietako Gazte Taldeak. Soka dantza, fandangoa, polka eta arin-arina erakutsiko dira, doan uztaileko astelehen eta asteazkenetan kiroldegiko gimnasioan.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.