10:00. Toka txapelketa, Salbadora Jubilatuen Etxearen eskutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan. 11:00. Animalien ikuskizuna haurrentzat, Gorritirekin, Olaederra kiroldegiaren ondoan. 11:00. Jubilatuen esku-lanen eta margoen erakusketa, Berdura plazan. 12:30. Buruhandi, ipotxen eta erraldoien kalejira, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina Taldeak alaituta. Olaederra kiroldegitik abiatuko da. 14:00. Jubilatuen bazkaria, eta ondoren dantzaldia Xabier Zubeldia eta Taldearekin, Txermingo ikastolan. 14:30. Bazkaria, Onddo Gazte Asanbladaren eskutik, Berdura plazan. 16:15. Zumba klase herrikoia, Txistulari plazan. 17:30. Gazteen poteo-kalejira, Orkestra Nazionalarekin, Erreboteko plazatik abiatuta. 17:30. Lehen nesken pala txapelketa, Behar Zana elkarteak antolatuta. Bola tiraldia, haurrentzat, Behar Zana elkarteko Bola taldearen eskutik, Olaederrako bolatokian. 18:00. Cycling mini-maratoia, Txistulari plazan. 18:00. Pilota: Gomazko paletako eta eskuzko afizionatuen finala, Behar Zana pilotalekuan. 23:00. Kontzertuak: Izeberg eta Vendetta, Erreboteko plazan.
14:30. Gazte bazkaria. Gero, Orkestra elektrotxaranga. 21:00. Bokata afaria.
Ikaztegietako festetan dantza egin nahi duten guztientzat ikastaroa antolatu du Ikaztegietako Gazte Taldeak. Soka dantza, fandangoa, polka eta arin-arina erakutsiko dira, doan uztaileko astelehen eta asteazkenetan kiroldegiko gimnasioan.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Igerilekua jarriko du udalak, 12 pertsonentzako tokia du, eta begiralea egongo da. 2010 eta 2009an jaiotakoek heldu batekin sartu beharko dute, eta hortik beherakoek ezingo dute sartu.