19:30. Preso eta iheslarien eskubideen aldeko enkartelada Berdura plazatik. 21:00. Preso eta iheslarien aldeko herri afaria, Berdura plazan (tiketak Iratzar elkartean salgai).
Jose Pedro Herbón Breciak, mediku eta margolariak, Migel Joakin Eleizegi Arteagari (Altzoko Haundiari), margolan eta marrazki sorta baten bidez omentzen dio. Batzarmuño kultur etxeko beheko aretoan izango da erakusketa.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Igerilekua jarriko du udalak, 12 pertsonentzako tokia du, eta begiralea egongo da. 2010 eta 2009an jaiotakoek heldu batekin sartu beharko dute, eta hortik beherakoek ezingo dute sartu.