Prezioa 30 eurokoa izango da eta 15 leku daude. Izena emateko 609 465 942 zenbakira deitu, edo bidali mezua mail@urmara.com-era.
11:00. Gorriti eta bere animaliak. Ondoren, haurren hamaiketakoa. 16:30. Apar festa, babeslea: Calcinor. 18:00. XX. Frontoi zahar berrituko Pilota Txapelketako partiduak, finalak. 19:00. Mus Txapelketa, Elordi elkartean (15:30ean izen-ematea). 21:00. Zahagi ardoa. 22:30. Dantza emanaldia: Artea eta Alurr dantza taldeak. 00:00. Dantzaldia Fan&Go taldearekin.
Jose Pedro Herbón Breciak, mediku eta margolariak, Migel Joakin Eleizegi Arteagari (Altzoko Haundiari), margolan eta marrazki sorta baten bidez omentzen dio. Batzarmuño kultur etxeko beheko aretoan izango da erakusketa.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.