10:00. Goiz deia. 11:00. Patata tortilla txapelketa. Bitartean. Arno abereak haurrentzat. Ondoren. Tortilla dastaketa, txakolinaz lagunduta. Goizean zehar. Jainekin txaranga ibiliko da. 13:00. Luis Erasoren motozerra erakustaldia plazan. 14:00. Kuadrillen bazkaria eskola atarian. 17:30. Kuadrillen arteko jokoak. Ondoren. Sagardo dastaketa, txorizo egosi eta gaztarekin. Tartean. Barriola urdaiazpiko moztailea. Bitartean. Toka txapelketa herrikoia. 00:00. Ze Esatek! taldearen kontzertua. Segidan. Fan&go erromeri taldea. Egun osoan zehar. Usakume Tiraketa izango da Gorosmendin.
12:00 Txirrindulari igoera xelebrea Ondoren, herriko umeen dantza emanaldia. 18:00 Herri kirolak (herritarrak ariko dira) 20:30 Barrikote herrikoia, Urbeltz plazan. Ondoren, Laiotz.
Iban Gurrutxaga musikariak eta Maite Gurrutxaga ilustratzaileak argitu nahi dute, zer gertatzen den musika marraztu eta irudiak entzuteko ahalegina eginez. Erritmo, nota edota melodietatik abiatuz erantzun grafikoak bilatzea da asmoa, entzumena eta ikusmena aldi berean martxan jarriz, eta irudimenari lehioa irekiz.
6 ilustratzaile izango dira: Felix Aizpurua, Maite Gurrutxaga, Gerardo López Quintas, Ainhoa Martin Arrizabalaga, Sara Prieto eta Ane Zabaleta.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.