1936ko abuztuaren 11an Tolosa hartu berria zuten frankistek Ixaka Lopez Mendizabalen argitaletxeko liburuak, herriko liburutegiko eta eskoletako euskal liburuak plaza erdian pilatu eta erre zituzten. XX. mendearen lehen hamarkadetan Tolosa euskal kulturaren eta hizkuntzaren aldeko 'Euskal Pizkundea' mugimendu kultural eta politikoaren bihotza izan zen. Beraz, garaiko Lopez Mendizabal argitaletxearen aurrean, gogora ekarriko da gertakizunaren 80. urteurrena. Herritarrak liburu batekin bertaratzeko gonbita luzatzen du udalak.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.