11:30. Ote jotzea. 12:00. Inguruko artzainen bilkura eta argazkia. 12:15. Txalaparta eta Araiako albokariak. 14:00. Bazkari herrikoia musikariekin. Prezioa: Helduak 15 euro, umeak 5 euro. Txartelak salgai, Arribeko surtidorean, Beteluko tabernan, Amezketako Behartzanan, Altzoko elkartean, Alegiako Iskinan, Tolosako Turismo bulegoan, eta Bedaioko elkartean. 16:00. Dantzaldia: Aralarko trikitilariak; J.R. Garikano - JI Elias, txistulariak; Udaberri Dantzari Taldeko Fanfarrea; Aiko taldea. Amaieran, Bedaioko ingurutxoa eta larrain dantza herrikoiak dantzatuko dira.
Ana Yurd elkarteak antolatu du bigarren eskuko truke azoka. Hileroko hirugarren larunbatean antolatuko da. Etxean erabiltzen ez dituzun gauzak saltzera ala trukatzera eramateko aukera paregabea. Artisautza, zerbitzuak, berziklatutako materialekin egindako gauzak... Postu bat eskatu edo informaziorako: 622412266 / ixitin@gmail.com.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.