Aiztondo Zerbitzu Mankonitateko (Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkil) Zaintzaileak Zainduz programaren barruan “Portaera arazoak pertsona nagusietan: teoria eta aurre egiteko moduak" ikastaroa antolatu du. Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaile guztiei zuzendua.
Barazki ekologikoen kooperatibaren aurkezpena izango da.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Ander Ortiz de Murua zizurkildarrak bere margolanen erakusketa jarri du bere jaioterriko Plazida Otaño liburutegian. Liburutegia irekita dagoen ordutegian ikusi ahal izango da: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 09:30etik 13:30era.
Marce Tenaren ikasleen lanen erakusketa. Goizez: 11:00etatik 13:00etara. Arratsaldez: 16:00etatik 20:30era
2017ko egutegirako argazkien erakusketa izango da.