Aiztondo Zerbitzu Mankonitateko (Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkil) Zaintzaileak Zainduz programaren barruan “Portaera arazoak pertsona nagusietan: teoria eta aurre egiteko moduak" ikastaroa antolatu du. Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaile guztiei zuzendua.
Basherri sarearen eskutik, udaletxeko areto nagusian
Haurkizuna, irabazi asmorik gabeko Fundazioa bat da. Helburua, Ekuadorren ematen den gizarte garapen proiektu bati laguntzea da.
Zine foruma. Jatorrizko bertsioan. "Istorio bilduma klasikoan oinarrituriko baina gaurko Portugalen girotutako trilogiaren lehena. Krisiak jotako Europako herrialde batean, zinema zuzendari batek gidoiak idatzi nahi ditu inguruan ikusten duen miseria kontatzeko. Baina ihes egingo du, eta bere lekuan, Sherezade utziko du. Erregea ez aspertzeko, herrialdeko istorio tristeak modu erakargarrian kontatu beharko ditu".
Euskal kantu zaharrei astindu bat ematera animatzen dituzte herritarrak.
Tolosako talde hau 2013. urtearen amaieran sortu zen New Orleans-eko Dixiland estiloaren kantu klasikoenak berreskuratu eta kaleratzeko asmoz.
Oasis Raid proba solidarioan parte hartu zuten Ander Malbadi eta Ander Dorronsoro albizturtarren hitzaldia bertako esperientzia eta abenturak kontatuz, udaletxean.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Ander Ortiz de Murua zizurkildarrak bere margolanen erakusketa jarri du bere jaioterriko Plazida Otaño liburutegian. Liburutegia irekita dagoen ordutegian ikusi ahal izango da: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 09:30etik 13:30era.
Marce Tenaren ikasleen lanen erakusketa. Goizez: 11:00etatik 13:00etara. Arratsaldez: 16:00etatik 20:30era
2017ko egutegirako argazkien erakusketa izango da.