09:00. Gazte Festen hasiera San Migel plazatik. 11:00-13:00. Haur parkea garbilekuko plazan. 13:00. Gazteen dantza soka San Migel plazan (aurten nesken txanda) 14:00. Haurren bazkaria San Migel plazan. 14:30. Bikoteen bazkaria Aizpurua jatetxean eta gazteen bazkaria Share elkartean. 15:30-18:30. Haur parkea garbilekuko plazan. 18:30. Kalejira Ttek elektrotxarangarekin Share elkartetik aterata. 21:00. Gazteen afaria. 23:00. Kontzertua: Humus, Auxili eta Bad Sound System taldeekin San Migel plazan.
10:00. Diana. Haur jolasak, puzgarriak, buruhandiak Pizza tailerra Patata tortilla lehiaketa Bazkaria Haur eta Heldu - Toka txapelketa Txokolatada Sardina jatea DJ
Haurrentzako ekintzak: Sei urtetik gorakoek mapa osatu beharko dute. Bidea aldapatsua izango da, eta guraso bakoitzak ikusi beharko du bere seme-alaben gaitasuna. Motxila eta kantinplora eraman beharko dituzte, gurasoek ere parte hartzeko aukera daukate. Sei urtetik beherakoak, kale bueltan ibiliko dira jolas ezberdinak egiten. Ondoren, txokolatea egongo da. (Eguraldi txarra bada, film bat ikusteko aukera izango da balio anitzeko gelan).
Udazkeneko ekinozio kontzertua Et Incarnatus Orkestraren eskutik. Tolosako erraldoi eta buruhandiak ere bertan izango dira. Bedaio eta Azkarate artean, Zaraten.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Ander Ortiz de Murua zizurkildarrak bere margolanen erakusketa jarri du bere jaioterriko Plazida Otaño liburutegian. Liburutegia irekita dagoen ordutegian ikusi ahal izango da: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 09:30etik 13:30era.
Marce Tenaren ikasleen lanen erakusketa. Goizez: 11:00etatik 13:00etara. Arratsaldez: 16:00etatik 20:30era
2017ko egutegirako argazkien erakusketa izango da.