Usadioari jarraituz, iraileko igande guztietan erromeria egingo da Zelatungo zelaietan.
08:45-09:30. Izen ematea, Intxurre elkartean. Bukaera: 13:00 eta 14:00ak artean. Kategoriak: Gazteak 15 urte artekoak eta helduak 16 urtetik gorakoak. Sariak (kategoria bakoitzeko): Bilduma onena, argazki onena eta herritarraren argazki onena. Antolatzailea: Alegiako Argazkizaleen Taldea
10:00. Azoka eta ganadu erakusketaren irekiera. 11:00. Txekor errea, pintxoak eta taloak. 12:00. Arroz Esne Lehiaketaren sari-banaketa. 12:30. Esne behien erakustaldia. Egun osoan zehar izango da azoka.
Goiz guztian zehar azoka. Produktu ezberdinen erakusketa eta salmenta.Argazki lehiaketako argazkien erakusketa.Talogileak, sagardoa tolarearekin egiten, trikitilariak,...Sardinak, sagardo eta txakolinaz lagundurik.
Altzoko Haundiaren ibilbidea egingo dute, Tonto kaletik abiatuta. Alegia, errota, Altzo Muño, Ipintza eta Altzo Azpi. Itzuleran azokarekin bat egingo dute.
09:30. Plazan elkartuko dira Burdin Aroko herrixka bisitatzera joateko. 11:00ak aldera, Xabier Peñalverren eskutik azalpenak entzuteko aukera (gazteleraz). 13:30ak aldera berriro plazan.
Bisitaren lehen zatian, landaketetara joaten dira eta piperraren ekoizpen prozesua ezagutzen da. Ondoren, ontziratze planta erakusten dute Txumitxakoek, eta azkenik, dastaketarako tartea egoten da. Helduek, 10 euro pertsonako (BEZ barne), eta 16 urtetik beherakoek, 5 euro.Erreserbak egiteko 943 697 413 telefono zenbakira deituta edo tour@tolosaldea.eus helbide elektronikora deituta.
Hainbat postu ikusteko, baita postu horietan eskaintzen diren artisau edo nekazal produktuak erosteko aukera izango da. Hamargarren edizioa da aurtengoa, eta urtetik urtera hazi egin den ekimena da. Alegiako nekazari eta artisauez gain, kanpotik etorritako ekoizleak ere izango dira azokan.
11:00. Molto Grand Prix lasterketak 2 eta 5 bitartekoentzat frontoiaren aurrean, eta patin-lasterketak 6 urtetik gorakoentzat Katategi industrialdean. 12:30. Apar festa Trinketeko aparkalekuan. 17:00. Herri Kirolen saioa Ibaiondo 1 aparkalekuan (Enara tabernaren parean). Aizkoran: Jesus Mujika eta Xabier Zaldua, Ugaitz Mugerza eta Jokin Alkizalete. Harri-jasotzailea: Iñaki Perurena. 18:00. Ongi etorri findemundo kale antzerkia San Migel plazan. 19:00. Sagardoa dastatzea San Migel plazan.
Jabetze eskolaren barruan, Tolosaldea Garatzenek antolatuta.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Ander Ortiz de Murua zizurkildarrak bere margolanen erakusketa jarri du bere jaioterriko Plazida Otaño liburutegian. Liburutegia irekita dagoen ordutegian ikusi ahal izango da: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 09:30etik 13:30era.
Marce Tenaren ikasleen lanen erakusketa. Goizez: 11:00etatik 13:00etara. Arratsaldez: 16:00etatik 20:30era
2017ko egutegirako argazkien erakusketa izango da.