Izar Arregi psikologoaren eskutik izango da, euskaraz, Gorosabeleko liburutegian. DBHko 1, 2 eta 3. mailako gurasoei zuzendua.
18:30. Buruhandiak. 20:00. Patata tortilla lehiaketa. 23:00. Su artifizialak. 23:30. DJ De Jotas.
Binilozko diskoak ikusgai, entzungai eta dantzagai izango dira inauguratuko den erakusketan. Zure play-lista sortzeko aukera izango da eta erromeria egingo da. Oinetako egokiekin bertaratzeko gonbita luzatzen dute dantza egin ahal izateko, eta bakoitzak bere mokadua eramatea nahi dute.
Lehen taldea Australiatik dator. Sarrera: 8 euro.
40 urte baino gehiago egurra zizelatzen dabilen Jesus Vallejo artistaren erakusketa da.
Larraulgo Ekomuseoan binilozko diskoak ikusgai, entzungai eta dantzagai egongo dira.
Galtzaundik Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du. Izena eman nahi duen orok Galtzaundiren egoitzatik pasa besterik ez dauka osteguna baino lehen, 09:00-13:00 eta 15:00-19:00 arteko ordutegian edo ostiralean 08:00etatik 12.00etara. 12 euro izango da joan-etorria eta Atarikideek abantaila izango duzue, 10 euro.
Zizurkilgo Elizpe Jubilatuen Elkarteak bazkaria antolatu du azaroaren 6rako, 80 urtetik gorako elkarteko kideei omenaldia egiteko. Elkarteak bazkide guztiak eta bazkide ez direnak ere gonbidatzen ditu omenaldira. Bazkaria Oianume jatetxean izango da, 40 euro ordainduz. Bazkideek 30 euro ordainduko dute, eta gainerako zatia elkarteak ordainduko du.Izena emateko aukera egongo da urrian zehar, Elizpe jubilatu elkartean.