09:00. Diana herriko txistulariekin. 10:00. Trikitia auzoko baserrietan. 11:00. Meza auzoko hildakoen alde, San Frantzisko elizan. 11:00. Radio Controleko kotxeen erakustaldia, Ttorreko aparkalekuan. 12:00. Auzoko txarangarekin kalejira. 14:00. Auzoko babarrun jatea. Ondoren. Joxe Javier Mendizabalekin dantzaldia eta atsedenaldian, Toka Txapelketa.
Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren 33. urteurreneko ekitaldia izango da, Bentaundin dagoen monolitoan.
Rafael Maza aktorearen lana da. Fantasia eta umore askoko bidaia izango da. Sarrera: 6 euro.
40 urte baino gehiago egurra zizelatzen dabilen Jesus Vallejo artistaren erakusketa da.
Larraulgo Ekomuseoan binilozko diskoak ikusgai, entzungai eta dantzagai egongo dira.
Zizurkilgo Elizpe Jubilatuen Elkarteak bazkaria antolatu du azaroaren 6rako, 80 urtetik gorako elkarteko kideei omenaldia egiteko. Elkarteak bazkide guztiak eta bazkide ez direnak ere gonbidatzen ditu omenaldira. Bazkaria Oianume jatetxean izango da, 40 euro ordainduz. Bazkideek 30 euro ordainduko dute, eta gainerako zatia elkarteak ordainduko du.Izena emateko aukera egongo da urrian zehar, Elizpe jubilatu elkartean.
Lierni Mendia Villabonan jaio eta Asteasun bizi den artistaren lanak ikusgai daude, erakusketa gunean. BIC boligrafoa erabiliz eginak dira lan guztiak.
09:00-13:00 eta 17:00-19:00. EBELeko emakume nekazarien erakusketa ikusgai egongo da kultur etxean