Bertako baserritarren lanarekin eta goxotasun guztiarekin erein eta jasotako uztak. Animaliak eta artisau lanak eta baita beste hainbat jaki.
Jabetze eskolaren barruan, Tolosako Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzua) bi hizkuntzatan eskainiko du hitzaldia. Mendeko egoeran dagoen norbait zaintzen lan egiten duzu? Nola egiaztatu zure lan esperientzia? Zein ikastaro egin beharko zenituzke? Lanbide (Tolosa) eta Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Sailarekin elkarlanean antolatu da.
Haurrentzako antzerkia. Sergei Prokofiev musikari ukraniarrak 1936an konposatu zuen, ipuin musikatua. Haurrei modu dibertigarri batean hurbiltzeko. Didau antzerki faktoriak eskainiko du. Sarrera: 4 euro.
40 urte baino gehiago egurra zizelatzen dabilen Jesus Vallejo artistaren erakusketa da.
Larraulgo Ekomuseoan binilozko diskoak ikusgai, entzungai eta dantzagai egongo dira.
Zizurkilgo Elizpe Jubilatuen Elkarteak bazkaria antolatu du azaroaren 6rako, 80 urtetik gorako elkarteko kideei omenaldia egiteko. Elkarteak bazkide guztiak eta bazkide ez direnak ere gonbidatzen ditu omenaldira. Bazkaria Oianume jatetxean izango da, 40 euro ordainduz. Bazkideek 30 euro ordainduko dute, eta gainerako zatia elkarteak ordainduko du.Izena emateko aukera egongo da urrian zehar, Elizpe jubilatu elkartean.
Lierni Mendia Villabonan jaio eta Asteasun bizi den artistaren lanak ikusgai daude, erakusketa gunean. BIC boligrafoa erabiliz eginak dira lan guztiak.
1953an jaiotako kintoen bazkaria izango da urriaren 29an, Bidegoxo jatetxean, 14:00etan. Bazkarira joan nahi dutenek 55 euro sartu beharko dituzte 3008 0156 44 2767052117 Caja Rural Navarrako kontu zenbakian. Harremanetarako zenbakia: 620 13 68 89.
Amurriora irteera antolatu du Bizi-Nahi elkarteak, urriaren 29rako.09:00etan, Gasteizera abiatuko dira, eta bazkaria izango dute Ruperto de Amurrion. Arratsaldean Durango bisitatuko dute.Elkarteko bazkideek 25 euro eta bazkide ez direnek 28 euro ordaindu beharko dute.Urriaren 17tik aurrera, Gabonetako loteria eta saskirako txartelak saltzen hasiko dira.