Asteazkena, urriak 26



10:00

Gripearen aurkako txertoa

Kontsulta, Abaltzisketa

Amezketako erizaina Abaltzisketako kontsultara igoko da gripearen aurkako txertoa jartzeko. Aurrez, txanda hartu egun horretarako 943 653212 telefono zenbakira deituta.

Gripearen aurkako txertoa Kontsulta

Amezketako erizaina Abaltzisketako kontsultara igoko da gripearen aurkako txertoa jartzeko.

Aurrez, txanda hartu egun horretarako 943 653212 telefono zenbakira deituta.


19:30

Tolosarren eragina euskara eta abertzaletasunaren arteko harremanetan, hitzaldia

Udaletxea, Tolosa

Mikel Aizpuru Murua, EHUko irakaslea eta UEUko kideak emango du hitzaldia, pleno aretoan. XIX. mende bukaeratik Tolosak toki nabarmena izan du euskarazko kultura idatzian. Eusebio Lopezen inprimategia eta Patrizio Orkatzategi parrokoa izan ziren haien oinarri. XX. mende hasieran abertzaletasuna zabaldu zenean hainbat tolosar azaltzen dira haren garapenean Gipuzkoan. Eurentzat euskara eta abertzaletasuna oso lotuta zeuden. Haien arteko izen ezagunenak: Isaac Lopez Mendizabal, Jose Eizagirre, Doroteo Ziaurriz, Jose Maria Agirre Lizardi eta Antonio Maria Labayen dira, beste askoren artean.

Tolosarren eragina euskara eta abertzaletasunaren arteko harremanetan, hitzaldia Udaletxea

Mikel Aizpuru Murua, EHUko irakaslea eta UEUko kideak emango du hitzaldia, pleno aretoan.

XIX. mende bukaeratik Tolosak toki nabarmena izan du euskarazko kultura idatzian. Eusebio Lopezen inprimategia eta Patrizio Orkatzategi parrokoa izan ziren haien oinarri. XX. mende hasieran abertzaletasuna zabaldu zenean hainbat tolosar azaltzen dira haren garapenean Gipuzkoan. Eurentzat euskara eta abertzaletasuna oso lotuta zeuden. Haien arteko izen ezagunenak: Isaac Lopez Mendizabal, Jose Eizagirre, Doroteo Ziaurriz, Jose Maria Agirre Lizardi eta Antonio Maria Labayen dira, beste askoren artean.


19:30

'Kazetari kanaia' proiektuaren aurkezpena

Gurea zineko erakusketa gela, Amasa-Villabona

Euskal Herriko ikerkuntza kazetaritza proiektu berria.

'Kazetari kanaia' proiektuaren aurkezpena Gurea zineko erakusketa gela

Euskal Herriko ikerkuntza kazetaritza proiektu berria.



17:30
20:30

Jesus Vallejoren egur lanen erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

40 urte baino gehiago egurra zizelatzen dabilen Jesus Vallejo artistaren erakusketa da.

Jesus Vallejoren egur lanen erakusketa Aranburu jauregia

40 urte baino gehiago egurra zizelatzen dabilen Jesus Vallejo artistaren erakusketa da.



09:00
20:00

Binilozko euskal diskoak, erakusketa

Ekomuseoa, Larraul

Larraulgo Ekomuseoan binilozko diskoak ikusgai, entzungai eta dantzagai egongo dira.

Binilozko euskal diskoak, erakusketa Ekomuseoa

Larraulgo Ekomuseoan binilozko diskoak ikusgai, entzungai eta dantzagai egongo dira.


09:00
20:00

Omenaldi bazkaria

Elizpe Erretiratuen elkartea, Zizurkil

Zizurkilgo Elizpe Jubilatuen Elkarteak bazkaria antolatu du azaroaren 6rako, 80 urtetik gorako elkarteko kideei omenaldia egiteko. Elkarteak bazkide guztiak eta bazkide ez direnak ere gonbidatzen ditu omenaldira. Bazkaria Oianume jatetxean izango da, 40 euro ordainduz. Bazkideek 30 euro ordainduko dute, eta gainerako zatia elkarteak ordainduko du.Izena emateko aukera egongo da urrian zehar, Elizpe jubilatu elkartean.

Omenaldi bazkaria Elizpe Erretiratuen elkartea

Zizurkilgo Elizpe Jubilatuen Elkarteak bazkaria antolatu du azaroaren 6rako, 80 urtetik gorako elkarteko kideei omenaldia egiteko. Elkarteak bazkide guztiak eta bazkide ez direnak ere gonbidatzen ditu omenaldira. Bazkaria Oianume jatetxean izango da, 40 euro ordainduz. Bazkideek 30 euro ordainduko dute, eta gainerako zatia elkarteak ordainduko du.
Izena emateko aukera egongo da urrian zehar, Elizpe jubilatu elkartean.



09:00
20:00

Marraz marra erakusketa

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil

Lierni Mendia Villabonan jaio eta Asteasun bizi den artistaren lanak ikusgai daude, erakusketa gunean. BIC boligrafoa erabiliz eginak dira lan guztiak.

Marraz marra erakusketa Plazida Otaño liburutegia

Lierni Mendia Villabonan jaio eta Asteasun bizi den artistaren lanak ikusgai daude, erakusketa gunean. BIC boligrafoa erabiliz eginak dira lan guztiak.



1953. urtean jaiotakoen bazkaria

Tolosa

1953an jaiotako kintoen bazkaria izango da urriaren 29an, Bidegoxo jatetxean, 14:00etan. Bazkarira joan nahi dutenek 55 euro sartu beharko dituzte 3008 0156 44 2767052117 Caja Rural Navarrako kontu zenbakian. Harremanetarako zenbakia: 620 13 68 89.

1953. urtean jaiotakoen bazkaria

1953an jaiotako kintoen bazkaria izango da urriaren 29an, Bidegoxo jatetxean, 14:00etan.

Bazkarira joan nahi dutenek 55 euro sartu beharko dituzte 3008 0156 44 2767052117 Caja Rural Navarrako kontu zenbakian. Harremanetarako zenbakia: 620 13 68 89.