Sergio Paniagua medikuak emango du hitzaldia, medikuntza biologiko psikosomatikoaren ikuspegitik. Zirugia eta medikuntza naturalean espezialista da.
Berastegiko Kultur Astearen barruan, Tolosaldeko Giltzarriak Tolosaldean egingo duen galdeketaz hitzaldia.
Erkidegoan dauden 30 zuhaitz berezietatik, Europa 2017 lehiaketan hautagaia izateko Altzoko Imazen pagoa izan da aukeratua. Lehiaketaren xehetasunak azaltzeko eta zuhaitz bereziaren informazioa jasotzeko izango da hitzaldia, Kultura batzordeak antolatuta. Bertan izango dira, Valentin Mugarza foru aldundiko teknikaria eta Pili Zuriarrain herritarra.
Euskal Herriko Dantza Txapelketako irabazleei omenaldi beroa egingo diete Irurako udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei bertaratzeko deia egiten diete. Udaberri Dantza Taldeak eta Irurako Udalak antolatuta.
40 urte baino gehiago egurra zizelatzen dabilen Jesus Vallejo artistaren erakusketa da.
Larraulgo Ekomuseoan binilozko diskoak ikusgai, entzungai eta dantzagai egongo dira.
Zizurkilgo Elizpe Jubilatuen Elkarteak bazkaria antolatu du azaroaren 6rako, 80 urtetik gorako elkarteko kideei omenaldia egiteko. Elkarteak bazkide guztiak eta bazkide ez direnak ere gonbidatzen ditu omenaldira. Bazkaria Oianume jatetxean izango da, 40 euro ordainduz. Bazkideek 30 euro ordainduko dute, eta gainerako zatia elkarteak ordainduko du.Izena emateko aukera egongo da urrian zehar, Elizpe jubilatu elkartean.
Lierni Mendia Villabonan jaio eta Asteasun bizi den artistaren lanak ikusgai daude, erakusketa gunean. BIC boligrafoa erabiliz eginak dira lan guztiak.
1953an jaiotako kintoen bazkaria izango da urriaren 29an, Bidegoxo jatetxean, 14:00etan. Bazkarira joan nahi dutenek 55 euro sartu beharko dituzte 3008 0156 44 2767052117 Caja Rural Navarrako kontu zenbakian. Harremanetarako zenbakia: 620 13 68 89.