08:30. Zubitik aterako dira autobusean. Gernikara iritsi eta Azoka Berezian bisita. 14:30. Bazkaria, Casino de Mundaka jatetxean. Arratsaldean, Mundaka herria bisitatuko dute. Izen ematea Ikaztegietako udaletxean egin beharko da urriaren 28a baino lehen. Pertsona bakoitzak 27,50 euro ordaindu beharko du.
11:00. Santa Klara elizan, erlijio-musikaren modalitatean parte hartuko duten ahots taldeen emanaldia. 17:30. Aurkezpena, Topic zentroko 4. solairuan. Abesbatza Musikaren 11. Mundu Sinposioa-Bartzelona 2017. 19:30. Santa Klara elizan, kontzertua KUP taldea abesbatzaren eskutik.
Orexako Kultur Hamabostaldiaren barruan, Kenpa Junkera eta Sorginak taldeak ikuskizuna eskainiko dute.
Larraulgo Ekomuseoan binilozko diskoak ikusgai, entzungai eta dantzagai egongo dira.
Zizurkilgo Elizpe Jubilatuen Elkarteak bazkaria antolatu du azaroaren 6rako, 80 urtetik gorako elkarteko kideei omenaldia egiteko. Elkarteak bazkide guztiak eta bazkide ez direnak ere gonbidatzen ditu omenaldira. Bazkaria Oianume jatetxean izango da, 40 euro ordainduz. Bazkideek 30 euro ordainduko dute, eta gainerako zatia elkarteak ordainduko du.Izena emateko aukera egongo da urrian zehar, Elizpe jubilatu elkartean.