11:00. Bilgune feminista. Burujabetza feministarantz, kultur etxean. 12:00. De Berta a Teo, dokumentala eta solasaldia, kultur etxean. 14:00. Bazkaria. 16:30. PostOp. Postpornora sarrera. Kultur etxean. 18:30. Eskualdeko asanblada, kultur etxean. 23:00. DJ Pototarekin festa, Anoetako Gaztetxean. Antolatzaileak: IRMO, AIZAN, KONTZIENTZIA MOREAK, IBARRAKO eta ANOETAKO NESKA TALDEAK eta TNT
11:30. IV. Hiruterdiz-Aurre pilota torneoko finala frontoi zaharrean (eguraldi txarra eginez gero, goiko frontoian). 14:30. Bazkaria, goiko elkartean (bazkariko txartelak tabernetan salgai, 20 eurotan, azaroaren 2ra arte). Ondoren. Triki-poteoa. 20:30. Txoooootx! Altuna anaiak frontoian. Jatekoa nork berea eraman beharko du. Parrila piztuko da. Segidan. Maialen, Irati eta Nagorerekin erromeria.
11:30. Garagardoa etxean egiten ikasteko tailerra (2. saioa). Axier Saizarren eskutik, Urepele elkartean. 17:00. Miru ipuin kontaketa haurrentzat, erabilera anitzeko gelan. 19:00. Ondoko hilobiko tipoa antzezlana, eskolako gimnasioan.
16:00. Arku-tiroa heldu eta haurrentzat. Animaliak jarriko dira eta haurrentzako arku txikiak egongo dira. Ondoren. Txokolate jatea. 20:30. Herriko ostatuan, kantu afaria.
17:00. Joxe Moxe kitarraren kontuk eta komerik, Ixabel Agirresaroberen eskutik. 21:00. Herri afaria. Gauean. Gabezin taldearekin erromeria eta ondoren DJ Bull goizaldera arte.
Maite Arroitajauregi, Mursego etorriko da Altzoan elkarteak antolatuta. "Musika bizi behar dela transmititu nahi diet umeei". Kontzertu partehartzaile-aktibo bat eskainiko du. Bere ustetan musika bizi egin behar da, barneratu, eta horretarako modurik onena modu aktibo baten jasotzea da: abestuz, lagunduz, dantzatuz, erne entzunez… Ahotsa, Casio teklatua, oukalelea, autoarpa, marakak edota jostailuak erabiliko ditu ume eta gurasoekin batera musika sortzeko.
Zikloiaren barruan, ipuin kontalariak ariko dira, euskaraz.
Elle Belga Gijoneko taldea eta Amorante taldeak igoko dira taula gainera. Sarrera: 6 euro.
Larraulgo Ekomuseoan binilozko diskoak ikusgai, entzungai eta dantzagai egongo dira.
TARGAZKI Tolosako Argazkilarien Elkarteak antolatuta. ARGIZAIOLA 2015 sarira aurkeztutako argazki sailkatuen eta irabazleen erakusketa da.