06:00. Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariekin. 14:30. Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean. 17:00. Soka dantza eta aurreskua plazan. Ondoren, trikitilarien erromeria. 21:00. Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.
Jabetze Eskolaren barruan, Loira Manzani eta Silvana Luziani (SOS Arrazakeria).Gazteleraz izango da hitzaldia.
Tolosako Bizikidetza Foroak antolatuta, azaroak 10 Biktimen Memoriaren Egunean hasi eta abenduaren 10, Giza Eskubideen Egunera bitarte luzatuko da ekitaldi zikloa. Hasteko: Laura Mintegi, Harkaitz Cano eta Aingeru Epaltza ariko dira, Literatura, memoria eta gatazkaz, euskaraz pleno aretoan.
Giza eskubideen eta elkarbizitzaren alde egingo dute elkarretaratzea, Memoriaren Eguna dela eta, Amasa-Villabona Udalak deituta.
Duela 3.500 urte Arritzagan lanean aritu ziren meatzariek utzitako arrastoen inguruko hitzaldia, Mertxe Urteagak eskainita, kultur etxeko aretoan.
Larraulgo Ekomuseoan binilozko diskoak ikusgai, entzungai eta dantzagai egongo dira.
TARGAZKI Tolosako Argazkilarien Elkarteak antolatuta. ARGIZAIOLA 2015 sarira aurkeztutako argazki sailkatuen eta irabazleen erakusketa da.
Amnistia Internazionalak jarritako erakusketa.