Maite Gurrutxagaren bisita, atzo, Alkizako eskolara

Tolosaldeko Ataria 2014ko urr. 29a, 13:42

Alkizako eskolako Lehen Hezkuntzako 30 ikaslek Maite Gurrutxaga ilustrazioaren sailean Euskadi Literatura Saria jaso berri duen amezketarraren bisita jasota zuten atzo.

Eskolan komikia lantzen aritu dira ikasleak hiruhileko honetan. Hori dela eta gonbidatu zuten Maite Gurrutxaga, bere azken lanetako bat komikia izan delako. Bera etorri aurretik bere lanak ikusten eta ezagutzen ibili dira Alkizako eskolako haurrak. Ikasleekin solasaldia izan ondoren, marrazki bat egin zuen Gurrutxaga denek ikus zezaten nola marrazten duen. Jarraian, ikasleek komiki bat osatu zuten. Gustura ibili ziren lanean ikasleak eta komiki polit asko atera ziren. Bertso batzuk kantatuz agurtu zuten ikasleek Maite Gurrutxaga.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!