San Inazio Jaiak 2016

Dantza eta goxokiak, hasi dira Altzoko San Inazioak

Ane Urkola 2016ko uzt. 29a, 20:33

Hasi dira Altzoko San Inazioak, eta igandera arte hainbat ekitaldi izango dituzte. 

18:00etan lehertu dute txupinazoa Altzon; ordurako prest zeuden protagonistak oholtza gainean. Tipula, haurrei banatzeko goxokiak eta Ane Urrestarazu pregoia irakurtzeko prest. "Kostata, baina azkenean iritsi dira San Inazioak! Gora Altzo eta gora San Inazioak!".

Hasi da festa; goxokiak banatu dizkiete herriko plazan bildu diren haurrei, eta ondoren, Artea dantza taldeko haurren emanaldia izan da. Herriko haurrek hainbat dantza eskaini dituzte, bertan bildutakoen gozagarri.

19:30ean, bertso poteoaren txanda izan da. Herriko trikitilariak aritu dira kaleak alaitzen, eta Mikel Artola eta Haritz Mujika arduratu dira bertsoak botatzeaz. 20:45etan, presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa egin dute. 

21:00etan, herri afaria egingo dute, eta eguna bukatzeko, hiru kontzertu izango dituzte: Skakeitan, Eta abar kolektiboa, eta DJ Pintxitos taldeek joko dute.

Gazte Eguna

Nolanahi ere, festa giroa goizetik hasi da Altzon. Otsabiope Gaztetxeak 1. Gazte Eguna antolatu du. Goizean, sentipen eta zumba tailerra egin dituzte. Bazkaria egin dute indarrak hartzeko, eta jolasak egin dituzte arratsaldean.

 

Biharko egitaraua:

Egunean zehar, Iraunkorrak txaranga.

12:00. Paella prestaketa

Ondoren, bazkaria.

15:30. Plater hausketa.

18:30. Errimak Oinetan, dantza-bertso ikuskizuna.

21:00. Sagardo dastaketa.

23:00. Dantzaldia Zesuma taldearekin.

Ondoren, San Inazio eresia.

Erlazionatuak

Altzotarren egunik berezienak, iristear

IƱigo Otaegi 2016 uzt 27 Altzo

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!