Atez ateko bilketaren balorazioa egiteko bilerak egingo dituzte

Tolosaldeko Ataria 2014ko mar. 11a, 10:42
Atez ateko zabor bilketa baloratzeko bilera irekiak antolatu ditu aste honetarako Amasa-Villabonako Udalak.

Gaur asteartearekin euskaraz egingo dute bilera, 18:00etan Subijana etxean.
Bihar 18:00etan Subijana etxean gaztelaniaz egingo dute eta etzi ostegunean azkeneko bilera egingo dute 18:00etan Amasako kultur etxean, euskaraz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!