Santio txapelketako finalak erabakita geratu dira. Jokatuko den lehen finala frontenisekoa izango da. Ropon eta maiz arituko dira nor baino nor, etzi, ostegunean, 16:00etan Bearzana pilotalekuan.
Pala gomaz hoberena zein den larunbatean erabakiko da. Arruti eta Loidi, Errasti eta Arangurenen aurka arituko dira. 12:00etan hasiko da norgehiagoka, Bearzana pilotalekuan.
Paxaka txapelketako finalaurrekoak bertan behera geratu ziren. Osteguna baino lehen jokatuko dira, eta orduan jakingo da modalitate honetan nork jokatuko duen finala.