Munduko herriez ikasi eta elkartasuna adierazteko aukera

Jon Miranda 2015ko mai. 28a, 09:00

Ekainaren 4ra arte dokumentalak, hitzaldiak, eta mahai inguruak izango dira Amasa-Villabonan

Aiztondoko herriek aspalditik dute harremana El Salvadorreko Meanguera eskualdearekin eta urtero elkartasun egun bat antolatzen dute. Ibiltaria izaten da egun hori eta aurten Amasa-Villabonari egokitu zaio Senidetze Eguna antolatzea.

Datorren larunbatean izango da festa nagusia, baina horren aitzakian, Amasa-Villabonako Udalak aste osoko jardunaldiak antolatu ditu, Elkartasun Astea izenburupean. Mahainguruak izango dira, hitzaldiak eta dokumental emanaldiak.

Egitaraua osatzeko, EACNUR elkartearen erakusketa izango da Gurea erakusketa gelan ekainaren 10era arte. EACNUR, Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Komisionatu Gorena da eta hain zuzen, Ancianos refugiados erakusketa da, Villabonan jarriko duena. Bide batez, elkarteko kideek munduko errefuxiatuez hitzaldia eskainiko dute datorren ekainaren 3an Subijana etxean.

Senidetze Eguna Villabonan

Urteetako ohiturari jarraituz aurten zazpigarren Senidetze Eguna antolatu dute eta egun osoko festa izango da. El Salvadorretik etorritako lagunei harrera instituzionala egingo zaie Amasa-Villabonako Udalean eta ordu erdi beranduago harrera herrikoia egingo zaie Berdura plazan. Eguerdian egingo dute kalejira internazionalista.

13:00etan pintxo solidarioak banatuko dira eta barrikotea egingo dute. Ondoren, Berdura plazan izango da bazkaria. Bertara joateko tiketak salgai daude Iratzarren, Iru Aldetan, Iriarte jatetxean, Atxulondon eta Egarrin.

Bazkalostean, Isk&Bila txarangarekin erromeria izango da, aurtengo Senidetze Egunari amaiera emateko.

Elkartasun Astea

MAIATZAK 28, GAUR
20:00. Gaztetxean La lucha de la Mochila dokumentala eskainiko dute.

MAIATZAK 29, OSTIRALA
19:30. Berdura plazan, Askapenak antolatuta Brigadak Sahara okupatuan emanaldia.

MAIATZAK 30, LARUNBATA
Egun osoz. Aiztondo eta El Salvadorreko Meangueraren arteko Senidetze Eguna.

EKAINAK 1, ASTELEHENA
19:30. Subijana etxean, Ahmed Etanji giza eskubide ekintzaile sahararraren hitzaldia.

EKAINAK 2, ASTEAZKENA
19:30. Subijana etxean Kolonbia aztergai. Arantxi Padilla herritarra eta EITBko kazetaria eta Diana Urrea EH Bilduko legebiltzarkidea arituko dira zuzeneko konexio bidez. Gobernuaren eta FARCen arteko negoziazioak eten berri direnean horren inguruan arituko dira, besteak beste, mahai inguruan.

EKAINAK 3, ASTEAZKENA
19:30. Subijana etxean, EACNUR elkartearen hitzaldia munduko errefuxiatuen inguruan.

EKAINAK 4, OSTEGUNA
19:30. Subijana etxean, Ikaika taldearen eskutik Mi bicicleta no me pertenece dokumentala.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!