Oinkari Dantza Eskolan dabiltzan 35 neska mutilek hartuko dute parte ikuskizun berrian. 12 eta 15 urtekoak dira dantzari guztiak.
Hika antzerki taldean ibiltzen den Agurtzane Intxaurragak zuzendu du Sagarrondotik ikuskizuna eta koreografiak Noemi Viana eta Eneko Gilek egin dituzte.
Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian eskainiko dute ikuskizuna 22:30tik aurrera. Aldez aurretik sarrerak eskuratu ahal izango dira Amasa kafetegian edo bestela www.kutxasarrerak.com helbidean.