Villabonako Santioak 2015

Haur jolasak eta kirol pixka bat

Tolosaldeko Ataria 2015ko uzt. 28a, 19:30

Gaztetxoenen gozamenerako puzgarri ugari izan dituzte euren eskura. Gaztelu erraldoira nahi zuten igo gehienek, ondoren, bertatik irristatuz jaisteko. Txikienentzat ere izan da saltoka aritzeko aukera Arroan.

Bitartean, Txistulari plazan kirola egiteko aukera izan da. Bertara gerturatu dira gaztetxoak zein helduak zunban trebatzera, eta ederki igaro dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!