Goizeko prestaketetan eguraldia lagun bazen ere, euripean eman diete hasiera 127 parte hartzaileek. Horietatik 12 lagunek erreleboka egiteko hautua egin dute, beraz, 6 bikotek egin beharreko lanak banatu dituzte. Ibilbidea hiru zatitan zegoen banatuta; lehenengoan, 4,25 kilometro egin behar izan dituzte korrika; jarraian, 17 kilometroz pedalei eragin behar izan diete; eta azkenik berriro ere korrika egin behar izan dute metara heltzeko, 2,5 kilometroz oraingoan.
Mendi bideak eta belazeak segituan lokaztu dira, baina, hori ez da aitzakia izan egin beharreko lanak burutzeko. Helmugara lehena iristen Eneko Gurrutxaga izan da; jarraian, Alexander Ordeñana iritsi da eta hirugarren postua Aitor Regillagarentzat izan da. Nesketan, Zuriñe Frutos izan da azkarren; Esti Garcia helmugaratu da ondoren eta podiuma Laura Perezekin batera osatu dute. Erreleboka, Mikel Senperena eta Iñaki Olano izan dira garaile; bigarren postuan, Enrike Piedra eta Oscar Petisco izan dira eta hirugarren postuan Asier Gorostegi eta Jorge Aranburu iritsi dira. Taldeka ere bazen parte hartzerik eta talde azkarrenaren saria Galarregi Galdaratzentzat izan da.