Gazteen aurkako epaiketa

Irati Mujika amezketarrak bere herrian egindako azokan parte hartu du

Tolosaldeko Ataria 2013ko aza. 18a, 19:45
Irati Mujikak babesa jaso du Amezketako azokan Libre-k jarritako postuan.
Espainiako Auzitegi Nazionalak gazteen aurka abiarazitako auzian inputatuta dago, baina ez zen azaldu Madrilera epaiketa hasi zen egunean. Mujikak azokan zegoen Libre-ko postura bere eskulan batzuk eraman zituen, eta bide batez lagunei eta ingurukoei kasu egin, eta besarkadak jaso eta banatu zituen.

Irati Mujikak idatzi bat eraman zuen azokara: "Beste urte batzuetan taloak egiten aritu izan naiz, noizbait kamisetak saltzen ere bai. Nire isilpeko ordu hauetan lasaigarri izan diren eskulanak ekarri nahi izan ditut gaur. Ez nuen Amezketako perian huts egin nahi. Gure herriaren bizitza eta ohituren parte izaten jarraituz, egunero konpromiso berriak sortzen dira, harriz harri inguratzen nauen babesa gisan. Guztiok izan gaitezke desobedientziaz libre".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!