Amezketako Irakurle Taldea, euskara idatziaren akuilu

Asier Imaz 2014ko api. 16a, 16:22
Amezketako Irakurle Taldeak zazpi urte bete ditu aurten. 10-12 lagun elkartzen dira hilero, aurrez erabakitako liburu baten inguruan hitz egitera. Eurekin, aholkularia eta idazlea bera izaten dira. Hilabete honetan, Garbiñe Ubedaren 'Hobe isilik' liburuarekin ari dira lanean.

Mari Karmen Tolosa, Nekane Bautista eta Antton Amondarain Irakurle Taldeko kideak dira. Taldearen lehen urratsak 2007an kokatu dituzte: «Udaleko Euskara batzordeak Amezketan euskara bultzatzeko, bi eremu ikusi zituen urte hartan. Bat, euskaraz ez zekitenei euskara klaseak ematea, eta bestea, euskaldunen artean idatzizko joera bultzatzea».


Bigarren eremu hau nondik irten zen, Irakurle Taldekoek ere ez zekiten ongi.
Nekane Bautistak, ordea, ongi gogoratzen du liburutegiko arduradunarekin nola aritu ziren hizketan: «Mugimendua bazegoen, baina irakurtzeko automatismo horiek ez zeuden lotuta euskararekin, gaztelerarekin baizik. Testuinguru horretan, jendeak euskaraz irakurtzea bultzatzeko sortu genuen taldea». «Akuilutxo» moduan, gaineratzen du Amondarainek.

(Erreportaje osoa, biharko Tolosaldeko Ataria egunkarian)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!