Banakako txapelketan jokatu ahal izateko bi aurrekanporaketa pasa behar zituen Altuna III.ak. Lehena Aritz Lasaren aurka. Honek ordea ez du jokatuko igandean, eskuetan mina baitu. Gauzak horrela, amezketarrari kanporaketa gainditutzat eman die.
Jon Jaunarena zen zain zegoen pilotaria, bigarren aurrekanporaketan. Leitzarrak igandean jokatu beharko du, orain, Altuna III.aren aurka. Partida hori irabazten duena, ziur, buruz-buruko txapelketan egongo da.
Tolosako Beotibar pilotalekuan 17:00etan hasiko da pilota jaialdia igandean. Lehen partida, Jaunarenak eta Altuna III.ak jokatuko dute; partida erabakigarria. Ondoren, Irujo-Irustak eta Xala-Merinok neurtuko dituzte indarrak.